Irrimola

u artean duzun Irrimola Kuku! emozio programaren barne dagoen POZA lantzeko album ilustratua da.
Kuku! emozio programa, Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da, ahozkotasuna oinarri izanda, norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.
Oinarrizko 6 emozio lantzen ditu : poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka eta sorpresa eta emozio hauen lanketarako baliabide ezberdinak eskeintzen ditu: Album ilustratuak, horma irudiak, jolasak eta emozio txartelak. Esku artean duzun hau da album horietako bat.
Album ilustratuak eta ipuinak haurraren behar esanguratsuak asetzeko tresna indartsu bat dira. Emozionalki osasuntsu hazteko tresna dira, bizitzako gatazkei aurre egiteko indar terapeutikoa. Pentsamenduaren garapenarekin batera kategoria intelektualak eraikitzen ditu haurrak, eta bidaia luze horren adierazle nagusia hizkuntza da.
Irrimola eskutan duzuela, hauexek elkarrizketarako pistak:
Irakurri aurretik:
- Zer ikusten duzu Irrimolaren azalean? koloreak, animaliak, formak….
- Zer ikusten duzu albumaren guardan? Ba al du azalean ikusi duzunarekin loturarik?
- Eskaini diezaiogun azalari tartetxo bat: zenbat pertsonaia dauden, zertan ari diren, zer duten esku artean, nolakoak diren...
- Zeren ingurukoa izan daiteke istorioa? Zure ustez, zer gertatuko da? Izan daitekeenaren inguruko hipotesiak egiten saiatuko gara haurrarekin.
Irakurtzerakoan:
*Orrialdeka:
- Testuaren irakurketa, eta onomatopeiak: zer etorriko da gero? Nola konturatu zara horretaz? Zein soinu egiten du?
- Eguraldiaren erreferentziak direla-eta: zer dator ondoren eta zer ikusita edo nola konturatu zara horretaz?
*Pertsonaika:
- Zenbat pertsonaia daude albumean?
- Zer gertatzen zaio bakoitzari? Zertan ari dira?
- Eguraldiak eraginik ba ote du istorioetan?
- Sagutxoa ikusi al duzue? Zertan ari da? Non agertzen da?
- Istoriaren muinarekin egin den moduan, lanketa eta galdera ugari egin daitezke ilustrazioen inguruan.
Haurrak emozionalki adimentsuak izaten laguntzeko, garrantzitsua da testuinguru aberats eta aproposak eskaintzea eta. Horixe da esku artean duzun Irrimolak eskainiko dizuna.
Kuku! bildumako gainontzeko baliabideak:
Album ilustratuak:
– Haserrea
– Sorpresa!
- Putz egin eta ikusiko duzu (beldurra lantzeko album ilustratua)
- Nazkatasuna (nazka lantzeko album ilustratua)
- Tristura (tristura lantzeko album ilustratua)
Horma-irudiak:
– Tikili-tokolo zirkuan. Beldurra lantzeko horma-irudia.
– Firin-faran kalejiran. Poza lantzeko horma-irudia.
– Oinak lurrean pil-pilean. Tristura lantzeko horma-irudia
– Plasta-plasta, parrasta!. Nazka lantzeko horma-irudia
– Txispun burrun!. Haserrea lantzeko horma-irudia
– Bat-batean, zast!. Sorpresa lantzeko horma-irudia
Jolasak:
– Emozio-txartelak
