Hezkuntza · 2026-02-18 · Ikaselkar
Ipuin inklusiboen gida, Parean elkartearen eskutik

Proposatutako ipuinen artean daude Ikaselkarrek argitaratutako hainbat liburu eta komiki.
Ipuin inklusiboen gida interaktiboa sortu du Parean elkarteak, eta ondorengo webgunean kontsulta daiteke: ipuininklusiboengida.eus.
Ekimenaren sortzaileek aipatzen dutenez, "bildu dituzten ipuin eta liburuek berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean euskaraz hezteko lanean lagungarri izan nahi dute. Finean, hezkidetza oinarri duten eta euskaraz idatziak, edo euskarara itzuliak izan diren ipuinak biltzea dute asmo".
Proposatutako ipuinen artean daude Ikaselkarrek argitaratutako honako liburuak:
- Galdu dena azaldu dadila, Garazi Kamio - Julen Ribas (Kimu bilduma)
- Itsas haizea dabil, Junkal Lertxundi - Gaston (Kimu bilduma)
- Putz egin eta ikusiko duzu, Karmele Jaio - Mikel Casal (KUKU! emozio-bilduma)
- Ada Lovelace, zenbakien liluratzailea (Zientzialariak komiki-bilduma)
- Marie Curie, radioaren aktibitatea (Zientzialariak komiki-bilduma)
Gidak parte hartzailea izan nahi du eta edonork webgunean dagoen formularioa bete dezake ipuin berri bat iradokitzeko.


