LH · 2025-11-17 · Ikaselkar
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai

Euskarazko haur eta gazte literaturako hainbat liburu biltzen dituen ‘Bazen behin' erakusketa abenduaren 31ra bitarte izango da ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean. Bilduma, besteak beste, Ikaselkarren lankidetzarekin osatu da.
Donostiara iritsi da joan den urtean Bilboko metro geltokietan ikusgai egon zen "Bazen behin" erakusketa. Hain zuzen ere, Okendo Kultur Etxean bisitatu ahalko da, Literaktum jaialdiaren baitan, abenduaren 31ra bitarte.
Erakusketak euskal idazle eta ilustratzaileek sortutako 20 obratako testu eta ilustrazioekin osatutako piezak biltzen ditu, formatu handikoak (2,30 x 1,30 metro), eta estilo eta molde askotarikoak. Euskarazko haur eta gazte literatura eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu egitasmoak.
Bilduman aurkituko ditugu, besteak beste, Ikaselkarren Badauzkat nire zulotxoan eta Jakelinen egunerokoa liburuak. Lehen Hezkuntzako Kimu proiektuaren baitan (LH 1-2-3) lantzen dituzte ikasleek bi album ilustratu hauek; lehena, Badauzkat nire zulotxoan, Alaine Agirrek idatzi eta Irrimarrak ilustratua; bigarrena, Jakelinen egunerokoa, Nerea Ibarzabalek eta Higinia Garayk sortua.
Erakusketa osatzen duten pieza koloretsuez gozatzeaz gain, liburu horiek Donostia Kulturako edozein liburutegitan maileguan hartu eta etxean lasai irakurtzeko aukera izango dute bisitariek, QR kode baten bidez.
Bilduma, besteak beste, Ikaselkarren lankidetzarekin osatu da. Baita Elkar, Denonartean, Pamiela, Kalandraka eta Ibaizabal argitaletxeen laguntzarekin ere.
Hauxe da Okendo Kultur Etxearen ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00 -14:00 / 16:00 - 20:30
- Larunbata eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00