LH · 2025-05-15 · Ikaselkar
Kilimak koaderno jostagarrien aurkezpena irakasleentzat

Maiatzaren 20an, 13:00etatik 13:30era, zuzeneko aurkezpen saio bat egingo dugu, online. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
LHko irakaslea bazara eta Kilimak koaderno jostagarrien berri jaso nahi baduzu, eman izena datorren asteartean, hilak 20, 13:00etatik 13:30era, egingo dugun zuzeneko aurkezpen saioan. Online eskainiko dugu, ZOOM plataformaren bidez.
Kilimak
Jakingura kilikatu eta irudimena lantzea dute helburu Ikaselkarrek sortu dituen Kilimak koaderno jostagarriek.
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira. Euskararen ezagutza eta euskal kultur transmisioa indartzea dute helburu, oporretan ere euskaraz jolasteko eta ondo pasatzeko gonbidapena eginez.
Gainera, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
Iazko udan kaleratu ziren lehenengo bi zenbakiak, eta aurtengo udarako prest ditugu gainerako laurak ere. Denera, sei koaderno jostagarri, adin tarte bakoitzerako bat.
Jolas-molas, kilimak eginez ondo pasatzera goaz!
Otras entradas que pueden interesarte
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan

