Ikaselkar · 2025-02-10 · Ikaselkar
Gure ikasmaterialak ikusi eta aztertu nahi dituzu?

Ikaselkar komunitatea handituz doa. Zuk ere gure proiektuak ezagutu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta laginak doan utziko dizkizugu.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean aitzindariak gara konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan. Horren erakusle dira EKI DBH eta EKI LH proiektuak, LH 1., 2. eta 3. mailetarako Kimu proiektua eta Haur Hezkuntzako KUKU! emozio-programa.
Etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dira ikasmaterialak.
Zer ezaugarri bereizgarri dituzte?
- Ikaslearen irteera-profila dute abiapuntu eta helmuga.
- Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
- Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
- Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan txertatzen da.
- Etengabeko ebaluazio hezigarria bideratzeko proposamen integratua.
- Pertsona emozionalki adimentsuak eta pentsamendu kritikodunak dituzte helburu.
- Ikuspegi inklusiboa eta aniztasuna erantzuteko proposamenak eta tresnak biltzen dituzte.
Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, idatzi edo deitu lasai informazioa edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus

Otras entradas que pueden interesarte
Ikaselkar · 2026-08-31
Ikasturte berriarekin batera, erabiltzaileen eguneratzea Irakaslearen gunean
Ikaselkar · 2026-05-13
Kili Kili Ipuin jostagarriak, 4-6 urteko haurrek jolas eta ikas dezaten
Ikaselkar · 2026-03-11
'Ardi eta Behi' komiki liburua sortu du Mikel Valverdek, Nazkatasuna album ilustratuko pertsonaietatik abiatuta

