Blog

Gure ikasmaterialak ikusi eta aztertu nahi dituzu?

Ikaselkar · 2025-02-10 · Ikaselkar

Compartir

Ikaselkar komunitatea handituz doa. Zuk ere gure proiektuak ezagutu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta laginak doan utziko dizkizugu.

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean aitzindariak gara konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan. Horren erakusle dira EKI DBH eta EKI LH proiektuak, LH 1., 2. eta 3. mailetarako Kimu proiektua eta Haur Hezkuntzako KUKU! emozio-programa.

Etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dira ikasmaterialak.

Zer ezaugarri bereizgarri dituzte?

  • Ikaslearen irteera-profila dute abiapuntu eta helmuga.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
  • Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan txertatzen da.
  • Etengabeko ebaluazio hezigarria bideratzeko proposamen integratua.
  • Pertsona emozionalki adimentsuak eta pentsamendu kritikodunak dituzte helburu.
  • Ikuspegi inklusiboa eta aniztasuna erantzuteko proposamenak eta tresnak biltzen dituzte.

↓ Deskargatu katalogoa

Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, idatzi edo deitu lasai informazioa edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus