Ikaselkar · 2026-03-09 · Ikaselkar
Badakizu nora. Badakigu nola.

Ikaselkarren 2026-2027 ikasturtean jarria dugu dagoeneko begirada. Pedagogia aurreratuko gure aditu taldea lanean ari da, hezkuntza-material egoki eta eraginkorrenak eskaintzen jarraitzeko.
Ikaselkar aitzindaria da konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan; 10 urte baino gehiago daramatzagu konpetentzien araberako ikuspegia lantzen eta, irakasleen eskutik, gelara eramateko ikasmaterialak ontzen.
Horretarako, pedagogia aurreratuan aditua den profesional taldea osatzen dugu. Urteetan pilatutako eskarmentua oinarri hartuta, gure hezkuntza-proiektuen etengabeko hobekuntza dugu jomuga.
Horren erakusle dira gure ikasmaterial proiektuak, etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen direnak:
- DBHko EKI proiektua
- LHko EKI proiektua (LH 4-5-6)
- Kimu proiektua (LH 1-2-3)
- Haur Hezkuntzarako KUKU! emozio-programa
Gainera, doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen diegu gure ikasmaterialaren erabiltzaile diren ikastetxeetako irakasle guztiei.
Zer ezaugarri bereizgarri dituzte Ikaselkarren ikasmaterialek?
- Ikaslearen irteera-profila dute abiapuntu eta helmuga.
- Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza.
- Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko baliabideak.
- Konpetentzia digitalaren garapena ikas-arlo guztietan.
- Etengabeko ebaluazio hezigarria bideratzeko proposamen integratua.
- Pertsona emozionalki adimentsuak eta pentsamendu kritikodunak helburu.
- Ikuspegi inklusiboa eta aniztasuna erantzuteko proposamenak eta tresnak.
Galdetu guri lasai:
943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus


