Blog

Zuzeneko online saioak Eki eta Kimu proiektuak ezagutzera emateko. Eman izena!

Ikaselkar · 2022-03-01 · Ikaselkar

Compartir

Eki eta Kimu proiektuen berri jakin nahi duzu? Martxoan eta apirilean zuzeneko online saioak eskainiko ditugu LH eta DBHko gure hezkuntza-proiektuen xehetasunak eta datorren ikasturterako berrikuntzak ezagutzera emateko. Aukeratu saioa eta eman izena!

2022/23 ikasturtean eki LH, eki DBH eta Kimu proiektuek zer ezaugarri eta berrikuntza izango dituzten jakin nahi baduzu, eman izena Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak datozen asteetan eskaniko dituen zuzeneko online saioetan. Proiektuen inguruko xehetasunak ezagutu eta zuzenean galderak egiteko aukera izango duzu. 

Bost saio mota eskainiko ditugu; saio bakoitzeko data bat baino gehiago izango duzu aukeran.

 

1. eki LH aurkezpena

  • Ezagutu eta atera probetxu osoa LHrako eki proiektuari (LH 4-5-6). Konpetentziak egoera errealetan lantzen, garatzen eta ebaluatzen dira, eta egoera horiek askotariko baliabideen erabilera integratua eskatzen dute.
  • Noiz: martxoaren 2an, martxoaren 18an, apirilaren 1ean eta apirilaren 8an, 12:45etik 13:30era.
  • Non: online izango da.
  • Eman izena HEMEN.

 

2. eki LH eskaintza digitala

  • eki proiektuak ikaskuntza-ingurune eraginkorrak eta berritzaileak eskaintzen ditu, ezinbestekoa baita ikasleak teknologia modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzen trebatzea. Datorren ikasturtean ikaskuntza digitalera jauzi egiteko behar duzun guztia azalduko dizugu. 
  • Noiz: martxoaren 16an, martxoaren 30ean eta apirilaren 13an, 12:45etik 13:30era.
  • Non: online izango da.
  • Eman izena HEMEN.

 

3. eki DBH aurkezpena

  • Datorren ikasturtean DBHrako eki proiektuak dakartzan berrikuntzak ezagutuko dituzu, besteak beste, ikasarlo berriak. Ezagutu eta atera probetxu osoa DBHrako eki proiektuari.
  • Noiz: martxoaren 2an, martxoaren 16an eta apirilaren 6an, 15:00etatik 15:45era.
  • Non: online izango da.
  • Eman izena HEMEN.

4. eki DBH eskaintza digitala

  • eki proiektuak ikaskuntza-ingurune eraginkorrak eta berritzaileak eskaintzen ditu, ezinbestekoa baita ikasleak teknologia modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzen trebatzea. Datorren ikasturtean ikaskuntza digitalera jauzi egiteko behar duzun guztia azalduko dizugu. 
  • Noiz: martxoaren 9an, martxoaren 30ean eta apirilaren 13an, 15:00etatik 15:45era.
  • Non: online izango da.
  • Eman izena HEMEN.

 

5. Kimu aurkezpena

  • 2022/23 ikasturtean Kimu LH 2. maila eskuragarri izango da. Kimu proiektuak errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu. 3 proposamen didaktikotan egituratzen da: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. Ezagutu xehetasun guztiak eta argitu zure zalantza guztiak.
  • Noiz: martxoaren 9an, martxoaren 25ean eta apirilaren 6an, 12:45etik 13:30era.
  • Non: online izango da.
  • Eman izena HEMEN.