Hezkuntza · 2025-02-18 · Ikaselkar
LHko eta DBHko ikasleei egindako ebaluazio diagnostikoen emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak

2023ko eta 2024ko ebaluazio diagnostikoen emaitzak erabilgarriak izan daitezke ikastetxeentzat joerak aztertzeko eta indarguneak zein ahulguneak kudeatzeko.
LHko eta DBHko ikasleei egindako ebaluazio diagnostikoen emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. 2023ko azterketa LHko 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleei egin zitzaien, eta 2024koa LHko 6. mailako eta DBHko 4. mailakoei. Bi urtean behin egiten dira ebaluazio hauek, eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko hizkuntza komunikaziorako gaitasunak ebaluatzen dituzte, baita matematikarako eta zientzietarako gaitasunak ere.
Lehen Hezkuntzan, datuak egonkor mantendu dira aurreko diagnostikoetako emaitzekin alderatuta. Nabarmendu daitekeenez, zientziarako gaitasunak 6 puntu egin du gora LHko 6. mailako ikasleen artean. Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, aldiz, 4 puntu jaitsi da.
Bigarren Hezkuntzan, gaztelania eta zientziarako gaitasunei dagokienez, 2023an datuek behera egin bazuten ere, 2024an emaitzak hobetu egin dira. Gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean, 2022ko datuekin alderatuz gero, 5 puntuko gorakada dago. Zientziaren kasuan, 2022ko ebaluazioko emaitzen parekoa da 2024ko datua. Euskara gaitasunean 3 puntuko beherakada dago, eta ingeles arloan 3 puntuko igoera. Matematikarako gaitasuna egonkor mantentzen da etapa eta proba guztietan.
Errendimendu mailari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 6. mailan murriztu egin da gaitasun zientifikoan hasierako maila duten ikasleen ehunekoa ( % 33tik % 21era), eta igo egin da gaztelanian ( % 17tik % 20ra) eta ingelesean ( % 14tik % 17ra). Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleen artean, hasierako mailan dauden ikasleen ehunekoak egonkor mantendu dira matematikan, euskaran eta ingelesean.
Aurrera begirako erronkak
- Hezkuntza-arrakala murriztea. Emaitza akademikoek lotura estua dute baldintza sozioekonomiko eta kulturalekin. arteko aldeak oso lotuta daude Indize Sozioekonomiko eta Kulturalarekin (ISEK). Hezkuntza baliabideak berdintasunez eskuratzeko estrategiak ezartzen jarraitu behar da, eta horretan, besteak beste, gakoa da kalitatezko ikasmaterialen aldeko hautua egitea.
- Etengabeko hobekuntza. Datuek erakutsi dutenez, etengabeko hobekuntza helburu duten ikastetxeek lortzen dituzte emaitzarik onenak. Hezkuntza-proiektuak ikastetxearen eta ikasleen beharretara egokitzea funtsezkoa da, horretarako ingurune malguak baliatuz eta irakasleen etengabeko prestakuntza sustatuz.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean aitzindariak gara konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntzan. Horren erakusle dira EKI DBH eta EKI LH proiektuak, LH 1., 2. eta 3. mailetarako Kimu proiektua eta Haur Hezkuntzako KUKU! emozio-programa. Etapa bakoitzean eta etaparen baitan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dira ikasmaterialak.
Gure proposamenak sakonago ezagutu eta aztertu nahi badituzu, idatzi edo deitu lasai informazioa edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus
Otras entradas que pueden interesarte

Hezkuntza · 2025-06-13
HUHEZIren 'Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan' eta 'Euskal kulturaren eragiletzarako estrategiak hezkuntzan' mikrokredentzialetan parte hartuko du Ikaselkarrek

Hezkuntza · 2025-04-29
Estoniara bidaia pedagogikoan izan da Ikaselkar, Hik Hasiren eskutik

Hezkuntza · 2025-03-21
Euskarazko diktaketa sistema bat sortu dute elbarritasun motorra duten haurrentzat eta gazteentzat: AskHezi