Blog

KUKU! emozio-programa aurkeztuko dugu abenduaren 1ean

HH · 2022-11-07 · Ikaselkar

Compartir

Gorde ondo data: KUKU! emozio-programaren aurkezpen saioa eskainiko dugu abenduaren 1ean. Ahozkotasunean oinarritzen da KUKU! emozio-programa, eta norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburu. Programaren egileek parte hartuko dute saioan eta emozio-programaren nondik norakoak azalduko dizkigute.

Haur Hezkuntzarako Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak sortu duen KUKU! emozio-programaren aurkezpen saioa abenduaren 1ean izango da, ostegunarekin, 13:00etatik 14:00etara. Zuzeneko online saioa izango da eta beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

KUKU! emozio-programa ahozkotasunean oinarritzen da, eta norbere emozioak ezagutzea, adieraztea eta kudeatzen ikastea du helburuZuzeneko saioan egileek hartuko dute hitza eta emozio-programaren nondik norakoak azaltzeaz gain, KUKU! emozio-programaren erabiltzaile izateko ibilbidea zehaztuko dute.

KUKU! emozio-programak emozioak lantzeko 200 proposamenetik gora eskaintzen ditu. Gainera, irakasleak norbere propioak sortzen ikasteko formazioa ere eskaintzen du. Halaber, haurrak emozionalki adimentsuak izateko testuinguruak sortzeko baliabide anitzak topatuko ditugu: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste.

Zuzeneko online saioa KUKU! emozio-programa ezagutzeko interesa duen HHko irakasle orori zuzenduta dago. Ezagutu nahi al duzu?

#KUKUemozioprograma