LH · 2023-06-02 · Ikaselkar
«Konpetentziak nola ebaluatu EKI LH proiektuan» webinarra berriro ikus dezakezu

LHko egile Aitziber Aiesta Aldanondo eta Amaia Montes Garateren eskutik, curriculum berriaren eskakizunak betetzen dituen EKI LH proiektuaren ebaluazio markoa aurkeztu dugu webinarrean: «Konpetentziak nola ebaluatu EKI LH proiektuan».
Ebaluazioari buruzko hirugarren eta azken webinarra egin du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak. Lehen Hezkuntzako Kimu (LH 1-2-3) eta DBHko EKI proiektuen ebaluazio proposamenei eskainitako saioen ondoren, oraingoan LHko EKI proiektuaren ebaluazio marko berria aurkeztea izan da helburua.
LHko egile Aitziber Aiesta Aldanondo eta Amaia Montes Garate irakasleek curriculum berriarekin bat egiten duen EKI LH proiektuaren garapenerako eraiki den ebaluazio ereduaren ildo nagusiak azaldu dituzte.
Proiektuaren oinarriak azalduz eman diote hasiera hitzaldiari. Bi ezaugarri azpimarratu dituzte: batetik, EKI LH ekintzara begira dagoen proiektua da, hau da, ekintza bera dago muinean eta ikasleak horretara bideratu eta trebatu egingo dira amaieran egoera askatzeko. Bestetik, ebaluazio hezitzailea sustatzen du EKI proiektuak, ikaslea arrakastara hel dadin bitarteko eta tresnak eskainiz.
Horren ondotik, Heziberrirekin alderatuz curriculum berriak ekarri dituen aldaketa nagusiak gogorarazi dituzte eta, jarraian, curriculum berria tarteko, EKI proiektuan egin diren egokitzapenak azaldu eta ebaluazio taula berrituak erakutsi dituzte.
Amaitzeko, Lehen Hezkuntzarako eskaintza eta etaparen osotasuna azalerazi eta Kimu proiektuaren ebaluazio markoa labur-labur azaltzeko ere baliatu da saioa.
Ikusi berriro saioa osorik:
Hemen gaituzu zu laguntzeko
Deitu edo idatzi lasai EKI proiektua sakonago ezagutzeko edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus
Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu.
Otras entradas que pueden interesarte
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan

