Blog

Kimu bildumako "Itsas haizea dabil" album ilustratua, ETB1eko Artefaktua saioan

LH · 2022-05-19 · Ikaselkar

Compartir

ETB1eko Artefaktua saioan Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak kaleratutako "Itsas haizea dabil" liburuari egin diote aipamena. Junkal Lertxundi idazleak eta Asier Iturralde Gaston ilustratzaileak sortu dute album ilustratua Kimu bildumaren baitan.

ETB1eko Artefaktua literatur saioaren azken atalean, maiatzaren 14an, Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen "Itsas haizea dabil" liburuari egin diote aipamena. Junkal Lertxundik idatzia eta Asier Iturralde Gastonek ilustratua, Kimu bildumaren baitan argitaratu du Ikaselkarrek "Itsas haizea dabil" album ilustratua, lehen irakurleei zuzenduta.

Ikusi hemen saioa (egin klik irudiaren gainean / 32:10etik aurrera):

Egin klik irudiaren gainean bideoa ikusteko (32:10etik aurrera)

Sinopsia

Arraitarrak senide askoko familia dira: abeslariak, akrobatak, gozogileak, jostunak… denetik dago etxean. A zer zalaparta familia horretakoa!
Telmok, etxeko txikiak, serio begiratzen die denei eta itsas haizea dabilenean bakarrik alaitzen zaio begitartea. Zergatik ote?

Asier Iturralde Gaston eta Junkal Lertxundi, "Itsas haizea dabil" liburuaren sortzaileak

Ondorengo bideoan, Asier Iturralde ilustratzaileak eta Junkal Lertxundi idazleak - eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxeko LHko Kimu hezkuntza-proiektuaren egileak - liburuaren nondik norakoak laburbiltzen dituzte:

Kimu bilduma

Kimu ipuin-bilduma 5-6 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Mundua zein gizakia ulertzen eta ezagutzen, eta irudimena eraikitzen eta lantzen bidelagun izan nahi du. Hitzen eta irudien bidez, irakurle gaztetxoenak entretenitu, irakurketan trebatu, hizkuntzan aberastu eta arteaz gozatzen irakastea ere badu helburu.