Blog

Ikaselkarren argitalpenak Liber Nazioarteko Liburu Azokan

Ikaselkar · 2025-10-09 · Ikaselkar

Compartir

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea Liber Nazioarteko Liburu Azokan da egunotan, Madrilen.

Ikaselkar Liber Nazioarteko Liburu Azokan da, Euskal Editoreen Elkartearen eskutik eta Basque Books markaren pean. Azokak joan den asteartean, hilak 7, ireki zituen ateak eta gaur du azken eguna.

Basque Books erakustokian daude ikusgai Ikaselkarren azken argitalpenak, Kilimak koaderno jostagarriak eta Gure Zirkua jolas eta denbora-pasa koadernoa, baita Haur Hezkuntzako KUKU! emozio-programaren baitan sortutako album ilustratuak ere, 3 urtetik gorako haurrekin emozioak lantzera bideratutako bilduma ederra:

Liber azokan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute. Horretaz gain, hainbat mahai-inguru, hitzaldi eta aurkezpen izaten dira.