Ikaselkar · 2024-01-17 · Ikaselkar
Ikaselkarreko editore Idoia Arozena eta Kimu proiektuko sortzaile Junkal Lertxundi, hizlari gonbidatu 'Bikoteka' tailerrean

Ikaselkarreko kide Idoia Arozena editoreak eta Junkal Lertxundi Kimu proiektuko sortzaileak 'Bikoteka' liburu grafikoentzako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean parte hartuko dute.
kaselkarreko editore Idoia Arozena eta Lehen Hezkuntzako Kimu Euskara eta literatura proposameneko sortzaile Junkal Lertxundi hizlari gonbidatu ariko dira Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin batera antolatzen duen Bikoteka tailerrean. Arozena eta Lertxundirekin batera, Pamiela argitaletxeko editore Carmen Elvirak ere parte hartuko du.
Hizlarien eskutik, euskal albumaren edizioaren alderdi ezberdinak ezagutuko dituzte ikastaroan parte hartuko duten sortzaileek. Junkal Lertxundik eta Idoia Arozenak hezkuntza-eremuan Ikaselkarrek sortutako Kimu eta KUKU! proiektuen berri emango dute.
Tailerraren xedea idazle eta ilustratzaile hasiberriak bikoteka elkarlanean jartzea eta elkarlan horretatik album ilustratu bat sortzeko proiektuak bultzatzea da. Finean, album bat nola pentsatu, nola idatzi, sekuentziatu eta marraztu daitekeen landuko dute.
Aurtengo edizioa Iruñeako Kondestable jauregian egingo da urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra arte, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuta.
Idoia Arozena, editorea, eta Junkal Lertxundi, sortzailea (Ikaselkar)