Ikaselkar · 2025-11-15 · Ikaselkar
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen argitalpenak, Durangoko Azokan

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen erakusmahaian (Artekale 67) ume eta gaztetxoentzako lan-koaderno jostagarriak eta irakurgaiak izango dira eskuragai, besteak beste.
Durangoko Azokak 60 urteko ibilbidea beteko du aurten. Abenduaren 5etik 8ra egingo da eta, urtero legez, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea ere Kulturaren Jaialdiaren parte izango da.
Hala, Ikaselkarren erakusmahaian ume eta gaztetxoentzako lan-koaderno jostagarriak eta irakurgaiak izango dira eskuragai.
.png)
Azokara gerturatzen diren irakasle, guraso eta familiek, besteak beste, ondorengo argitalpen hauek eskuratu ahal izango dituzte:
- Kilimak koaderno jostagarriak. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Euskaraz eta euskaratik sortuak izan dira, oporretan ere euskaraz jolasteko eta gozatzeko helburuarekin. Gainera, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen dute, modu erakargarri eta jostarian.
- Gure Zirkua jolas eta denbora-pasa koadernoa. 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta denbora-pasak, zenbaki- eta letra-jolasak, asmakizunak, marrazkiak, eskulanak eta beste hamaika jarduera biltzen ditu, denak ere Gure Zirkuaren bueltan, eta euskaraz.
- 1.000 hitz... eta bat gehiago hizkuntzarekin jolasteko koadernoa. Hizkuntzaren ikasketa prozesuan murgildurik dabiltzan umeei zuzendutako baliabidea da, eta hizkuntzarekin, euskaraz, jolas egitea du helburu. Jolasaren bidez, besteak beste, hitzak ikasiko dituzte, hizketan eta irakurketan trebatuko dira. Hiztegia aberasten eta adimena zorrozten lagunduko die koadernoak.
Argitalpen horiei irakurgaiak ere gehitu behar zaizkie:
- KUKU! emozio-programako album ilustratuak. KUKU!-k 2 urtetik gorako haurrekin oinarrizko emozioak lantzeko baliabideak eskaintzen ditu, horien artean, poza, beldurra, tristura, haserrea, sorpresa eta nazka lantzeko liburuak.
- Kimu bilduma. Hitzarekin jolas egiteko helburuarekin, irakurtzen eta idazten ikasten ari diren 5 urtetik aurrerako umeei zuzendutako 12 liburuk osatzen dute bilduma. Euskal literaturan erreferente diren idazle eta ilustratzaileek berariaz Kimu proiekturako sorturiko obra literarioak dira, anitzak eta askotarikoak:
- Nire gorputzean bizi naiz, Juan Kruz Igerabide – Ainara Azpiazu Axpi
- Badauzkat nire zulotxoan…, Alaine Agirre – Irrimarra
- Galdu dena azaldu dadila!, Garazi Kamio – Julen Ribas
- Loinatzen loa, Castillo Suarez – Mikel Antero
- Familia xelebrea, Anjel Lertxundi – Jokin Mitxelena
- Letren jolaslekuan, Yolanda Arrieta – Eider Eibar
- Hanka, moko eta buztan. Animaliekin dantzan, Xabier Olaso – Sandra Garayoa
- Itsas haizea dabil, Junkal Lertxundi – Asier Iturralde Gaston
- Tik, bakarrik. Tak, ikarak, Patxi Zubizarreta – Maite Gurrutxaga
- Itzal itzela, Leire Bilbao – Yolanda Mosquera
- Zarata do maiorrean biolin eta pianorako, Iban Barrenetxea
- Jakelinen egunerokoa, Nerea Ibarzabal – Higinia Garay
Argitalpen horiek eta gehiago topatu ahal izango dira Ikaselkarren erakusmahaian, Durangoko Azokako Artekale 67 zenbakian.

