Ikaselkar · 2024-06-17 · Ikaselkar
Uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira datorren ikasturterako lizentzia digitalen eskaerak

2024/25 ikasturterako lizentzia digitalak eskuratu nahi dituzu? Irakaslearen gunearen bidez egin eskaera eta uztailaren 1etik aurrera bideratuko dizkizugu.
Aurtengo ikasturtean bideratu eta erabilgarri diren lizentzia digitalak 2024ko irailaren 30ean iraungiko dira. Hori dela eta, 2024/25 ikasturteari begira, lizentzia digital horiek berritzeko edota lizentzia berriak eskuratu nahi dituztenek eskaera egin dezakete jada Irakaslearen gunearen bidez. Eskaera horiek uztailaren 1etik aurrera bideratuko dira.
Gelan proiektatzeko lizentzia digitalen kasuan (LHko Txanela eta EKI proiektua), Irakaslearen gunearen bidez egin behar da eskaera, "Lizentzia digitalak" atalean. Eskaera bakarrean nahi beste liburu digital eskura daitezke.
Irakaslearen gunean oraindik konturik ez baduzu, erregistratu hemen: ikaselkar.eus/erabiltzaileak
Gela digitala osatzeko asmoa duzuenok, aldiz, hau da, irakaslea zein ikasleak ingurune digitalean arituko bazarete, jarri zuzenean harremanetan Ikaselkarreko zure aholkulariarekin edo idatzi ikaselkar@ikaselkar.eus helbidera eta jarraitu beharreko pausoak azalduko dizkizugu.
Ohi bezala, lizentzia digitalek urtebeteko iraupena izango dute eta 2025eko irailaren 30ean iraungiko dira.
Galderarik baduzu, edota laguntzarik behar izanez gero, mesedez, jarri lasai harremanetan gurekin:
943 22 58 76
ikaselkar@ikaselkar.eus