Ikaselkar · 2025-12-12 · Ikaselkar
Prestakuntza ikastaro berriak, urtarrilean

Irakasleen prestakuntza helburu, hiru online ikastaro antolatu ditu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak urtarrilerako. Izen-emateak zabalik dira.
Urte asko dira irakasleen prestakuntzan ari garela, bai eta ikastetxeei aholkularitza ematen ere. Aurtengo ikasturtean 12 formazio jarduera antolatu ditu Ikaselkarrek, eta dagoeneko berrehundik gora dira formazioa jaso duten irakasleak.
Bide horri jarraituko diogu urtarriletik aurrera ere, eta dagoeneko zabaldu ditugu hainbat online ikastarotako izen-emateak.
Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko.-
- EKI proiektua sakon ezagutuko duzu eta ikastaroa amaitutakoan gai izango zara metodologia ziurtasunez eta eraginkortasunez gelaratzeko.
- LH eta DBHko irakasleei, irakaslegaiei eta, oro har, interesa duen edonori dago zuzenduta.
- Data: 2026ko urtarrilaren 12tik aurrera.
- Izen-ematea:
KUKU! emozio-programaren ikastaroa.-
- Gaitasun emozionalak eta ahozkotasuna gelaratzeko trebatuko zara.
- Haur Hezkuntzako hezitzaileei eta, oro har, emozioen lanketan sakondu nahi duen edonori zuzenduta dago.
- Data: 2026ko urtarrilaren 12tik aurrera.
- Izen-ematea: KUKU! emozio-programaren ikastaroa
Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak (IDU).-
- IDU edo Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren ikuspegian sakonduko duzu, eta hezkuntza inklusiboaren arloan urratsak emateko oinarriak jasoko dituzu.
- Hezkuntza-etapa guztietako irakasleei zuzenduta dago.
- Data: 2026ko urtarrilaren 15etik aurrera.
- Izen-ematea: Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak (IDU)
Ikastaro hauek guztiak Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatuta daude.
Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai.
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76

