Blog

Nerea Ibarzabalek eta Higinia Garayk sortu dute Kimu bildumako album ilustratu berria: Jakelinen egunerokoa

LH · 2023-02-14 · Ikaselkar

Compartir

"Jakelinen egunerokoa" argitaratu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Kimu bildumaren baitan, Nerea Ibarzabalek idatzia eta Higinia Garayk ilustratua.

Haur irakurle hasiberriari begira, argitalpen berria aurkeztu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak: "Jakelinen egunerokoa", Nerea Ibarzabalek idatzia eta Higinia Garayk ilustratua. Kimu ipuin-bildumaren baitan argitaratu da liburu berria.

Kimu ipuin-bilduma 5-6 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago. Hitzen eta irudien bidez, irakurle gaztetxoenak entretenitu, irakurketan trebatu, hizkuntzan aberastu eta arteaz gozatzen irakastea du helburu.

Hain zuzen ere, Kimu du izena Lehen Hezkuntzako 1-2-3. mailetarako Ikaselkarrek sortu duen hezkuntza-proiektuak. Ikasmaterialen artean, besteak beste, obra literarioak aurki daitezke, bai eskolan, bai etxean irakurtzeko.