LH · 2023-06-12 · Leire Arana eta Aritz Larreta, Kimu Matematikako egileak
Kimu Matematika: bizipenak, manipulazioa eta elkarrizketa, pentsamendu matematiko sakonerako gakoak

Material manipulagarriak leku nabarmena du Kimu Matematika proposamenean. Ikasleen errealitatetik hurbil dauden egoeretatik edota euren bizipenetatik abiatu, eta manipulazioaren eta elkarrizketaren bidez hurbilduko dira jakintzagai berrietara, gozatuz eta gozaraziz!
Material manipulagarriak leku nabarmena du Kimu Matematika proposamenean. Oro har, material manipulagarrien erabilera bultzatzen da, bitarteko gisa, ez helburu gisa. Izan ere, helburua ez da materialaren erabilera soila, baizik eta helburura iristeko baliabide garrantzitsua dira material manipulagarriak.
Kimu Matematikarekin irudimena, sormena eta jolasa sustatuko ditugu. Ikasleen errealitatetik hurbil dauden egoeretatik eta euren bizipenetatik abiatu eta manipulatuz hurbilduko dira jakintzagai berrietara, gozatuz eta gozaraziz!
.png)
Gure egunerokoan zenbakiz, irudi geometrikoz, patroiez… inguratuta gaude. Jaikitzen garenetik oheratzen garen arte ditugu inguruan. Mundua ulertzen eta gozatzen laguntzen digute. Horregatik da garrantzitsua elementu matematikoak eta euren arteko loturak ongi ezagutzea, gure ingurua hobeto ulertu ahal izateko eta egoerei aurre egin ahal izateko.
Horixe du helburu, hain zuzen ere, Kimu Matematikako proposamenak; betaurreko matematikoak jantzi eta gure inguruan dugun matematikaren funtzioa identifikatzea eta ulertzea. Horretarako, irakaskuntza-metodologia aktiboetan eta ikasleen jakingura eta aldez aurretiko ezagutzetan oinarrituko gara, ikasleen arreta piztu eta matematikarekin duten harremana atseginagoa izan dadin.
Besteak beste, askotariko material manipulagarriak erabiliko ditugu. LH 1etik LH 3ra bitarteko ikasleek eskuekin ukitu, sentitu eta esperimentatu egingo dute matematikarako konpetentziak modu esanguratsu, erakargarri eta jostagarrian garatzeko.
Ikasturtean zehar, gainera, Kimu kameleoia izango dute haurrek lagun.
.png)
Kimu Matematikako proposamenak ezinbestekoak diren 5 elementu biltzen ditu, hala nola, unitateak, desafioak, errutinak, ikerketak eta jokoak. Elementu edo ikaste-testuinguru horiekin guztiekin garatuko da matematikarako konpetentzia osotasunean.
- Unitateak.-
Jakintzak testuinguru batean aurkeztu eta lantzeko baliatuko ditugu. Unitate bakoitza gai jakin batetatik abiatzen da.
Garrantzia handia ematen zaie ikasleek matematikoki arrazoitu eta argudiatzeari, komunikatzeari, adierazteari, edukien arteko loturak egiteari...
Unitate bakoitzak du ikaslearentzako fitxa-bilduma bat eta irakaslearentzako gidaliburua. Bibentzialki zein manipulatiboki egindako lan matematikoa papereratzeko aukera ematen dute fitxa-bildumek.
.png)
- Desafioak.-
Pentsamendu logiko-matematikoa eta induktiboa lantzeko proposamenak dira, barkarka jardutekoak. Ikasleak bere kabuz ebatzi beharreko erronka txikiak dira desafioak.
Zailtasun-mailaren arabera antolatuta daude.
.png)
- Errutinak.-
Sistematizaziorako jarduerak dira, hau da, unitateetan eskuratu dituzten ezagutza horiek sistematikoki aplikatzea dute helburu.
Taldean zein bakarka landu daitezke, ahoz zein idatziz.
.png)
- Ikerketak.-
Pentsamendu zientifikoa sustatzera bideratuta daude: behatu, hipotesiak egin, esperimentatu, arrazoitu, ideien arteko lotura egin, etabar.
Helburua zera da, erantzunera iristeko askotariko estrategiak balia daitezkeela ikusaraztea, horietan eraginkorrenak hautatzen trebatzea eta ikasleak pentsatzeko eta egiteko modu propioak garatzea.
Erabilera malgua ahalbidetzen dute.
.png)
- Jokoak.-
Testuinguru ludikoan ere eduki matematikoak aktibatuko ditugu. Ikasleak, askotan konturatu ere egin gabe, eskuratutako ezagutza horiek erabili egingo ditu, jokoa irabazteko, ongi pasatzeko, etabar.
Binaka, talde txikian edo talde handian aritzeko modukoak dira.
.png)
Kimuk matematikarako konpetentzia garatzen laguntzeko esku-hartzearen planifikazioa malgutasunez egiteko aukera ematen du.
.png)
Konpetentzia matematikoak
Kimu Matematikan ohiko jakintzak lantzen ditugu, hala nola, zenbaki-zentzua, neurri-zentzua, espazio-zentzua, zentzu aljebraikoa eta pentsamendu konputazionala, zentzu-estokastikoa eta zentzu sozioafektiboa. Horrez gainera, konpetentzia matematikoak ere berariaz lantzen dira:
- Egoeren interpretazioa.
- Egoeren ebazpena.
- Arrazoiketa eta froga.
- Pentsamendu konputazionala.
- Loturak.
- Komunikazioa eta irudikapena.
- Trebetasun pertsonalak.
- Gizarte-trebetasunak
Nola egin jakintza matematiko horiek modu esanguratsuan eraikitzeko, konpetentzia matematikoak garatzeko eta jarduera bakoitzari ahalik eta eta etekin handiena ateratzeko?
Ondorengo alderdi hauek kontuan hartuz:
— Inguruan dugun matematikaren funtzioa identifikatuz eta ulertuz.
— Zehatzetik abstrakturako ibilbidea eginez.
— Ikaste testuinguru eta baliabideak dibertsifikatuz.
— Ulergarritasuna bermatuz. Material manipulagarriez baliatuko gara horretarako.
— Haurrak bizi duen momentuekin bat egingo duten ibilbidea eginez, zehatzetik abstrakturako bidean.
— Pentsamendu eta ekintzak hitzetara ekarriz, egindakoa arrazoituz. Era horretara, batetik, ikaskuntza sakonagoa izango da eta, bestetik, irakasleak errazago antzemango ditu zailtasunak, huts egiteak ikasteko aukeratzat hartuta.
— Prozedura eta estrategien aniztasunari lekua eginez. Helburu berera iristeko hainbat estrategia daudela konturatzea bilatzen dugu, eta eraginkorrena aukera dezala ikasleak.
— Ikerketan eta behaketan jardunez.
— Ideia matematikoen arteko loturak eta transferentziak eginez.
.jpg)
Kimu proiektuari buruz gehiago jakin nahi duzu? Idatzi edo deitu lasai informazioa edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:
✆ 943 22 58 76
✉ ikaselkar@ikaselkar.eus
Otras entradas que pueden interesarte
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan

