Blog

JUUL saria jaso du Junkal Lertxundik Kimu bildumako "Itsas haizea dabil" liburuarengatik

LH · 2024-05-24 · Ikaselkar

Compartir

Nafarroako Ikastolen elkarteak antolatuta, atzo izan zen 2024ko JUUL sari-banaketa, Zangozan, eta bertan jaso zuen saria Junkal Lertxundi idazle eta Ikaselkarreko lankideak. (Argazkiak: NIE)

2024ko JUUL sari-banaketa ekitaldia egin zen atzo Zangozan, Nafarroako Ikastolen elkarteak antolatuta.

Junkal Lertxundi idazle eta Ikaselkarreko lankideak jaso zuen sarietako bat, LHko Kimu proiektuaren baitan idatzitako "Itsas haizea dabil" liburuarengatik. Hain zuzen ere, Asier Iturralde 'Gaston' ilustratzailearekin batera sortutako lana izan da aurten 6-8 urteko ikasleen artean bozkatuena.

Pozarren jaso zuen saria 'Lertxundik, eta Dora Salazar artista nafarraren pieza bat eman zioten garaikur gisa. 

Euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu egitasmoak.