Blog

Ikasturte berriarekin batera, erabiltzaileen eguneratzea Irakaslearen gunean

Ikaselkar · 2023-06-14 · Ikaselkar

Compartir

Ikasturte berria hastearekin batera, Irakaslearen gunean erregistratuta zaudeten erabiltzaileen eguneratzea bideratuko da.  

 

Irakaslearen gunean erregistratuta zaude? Adi, irailaren 1etik aurrera, Irakaslearen gunera lehenengo aldian sartzen zareten erabiltzaileoi zuen datuak eguneratzeko mezua agertuko zaizue: hezkuntza-zentroa, helbide elektronikoa, etapa eta diziplina edo arloak.

Mezua agertzerakoan, bi aukera izango ditugu. Batetik, gure datuak ongi daudela adierazi nahi badugu, datuak konfirmatu egin beharko ditugu. Bestetik, gure datuak aldatu egin baldin badira, datu horiek eguneratu egin beharko ditugu.

Edonola ere, mezuari erantzun ezean, ezingo da Irakaslearen guneko edukietara sartu.

Galderarik baduzu, edota laguntzarik beharko bazenu, jarri lasai gurekin harremanetan:

✆ 943 22 58 76
✉ ikaselkar@ikaselkar.eus