Ikaselkar · 2025-01-07 · Ikaselkar
Harrera saioak eskaintzen jarraitzen dugu: zuk aukeratu noiz eta nola nahi duzun

EKI edo Kimu erabiltzaile hasiberria zara? Sustapen taldeko aholkulariek proiektua gelaratzeko eskura dituzun baliabide eta aukera guztiak aurkeztuko dizkizu zuretzat beren-beregi prestatutako saio batean. Eskatu hitzordua, doan.
Ikaselkarreko aholkulari taldearen eskutik, harrera egin eta proiektua gelaratzeko eskura dituzun baliabide eta aukera guztiak aurkeztuko dizkizugu, saio azkar eta pertsonalizatuen bidez.
Harrera saioa noiznahi eska dezakezu, orain edo zure zentrora irakasle ordezkoren bat iristen den bakoitzean. Halaber, saioa nolanahi egingo dugu: zure zentrora hurbilduko gara edo, nahiago baduzu, bideokonferentzia bidez elkartuko gara (online).
- Eskatu zure harrera saioa (zuk aukeratu noiz eta nola nahi duzun)
Hitzordua heldu bitartean, EKI - Kimu proiektuari dagokion gida azkarra deskargatu dezakezu. Bertan aurkituko duzu, proiektuz proiektu, eskolak ematen hasteko behar duzun guztia, labur eta erraz azalduta:
Oinarrizko 3 pausoak
Hori bai, EKI edo Kimu erabiltzaile hasiberria baldin bazara, gelara sartu aurretik ziurtatu ondoko 3 urrats hauek egin dituzula:
- Irakaslearen gunean erregistratu.
- Gelarako baliabideak eskuratu.
- Formazio-ibilbidea ezagutu eta izena eman, doan.
Nolanahi ere, lasai, ondoan izango gaituzu une oro, laguntzeko prest. Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai:
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76

