LH · 2024-02-13 · Ikaselkar
"1.000 hitz... eta bat gehiago" hizkuntzarekin jolasteko koadernoa

Letrak, silabak, hitzak, esaldiak... Hizkuntzaren unibertsoa infinitoa da!
Kimu Euskara eta literatura proiektuaren baitan sortu du Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak "1.000 hitz... eta bat gehiago" hizkuntzarekin jolasteko koadernoa.
Kimu LH3ko eskaintzaren barruan kokatzen da. Hain zuzen ere, hizkuntzaren ikasketa prozesuan murgildurik dabiltzan ikasleei zuzendutako baliabidea da, eta hizkuntzarekin, euskaraz, jolas egitea du helburu.
Jolasaren bidez, besteak beste, hitzak ikasiko dituzte, hizketan eta irakurketan trebatuko dira, hiztegia aberasten eta adimena zorrozten lagunduko die.
Hizkuntzarekin jolasteko koadernoa ezagutu nahi al duzu? Aurkezpena jaitsi eta ikusi zer-nolako jarduerak aurkituko dituzun bertan:
Kimu Euskara eta literatura proposamenari buruz gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta gustura joango gara zure zentrora ikasmateriala aurkeztu eta erakustera.
Otras entradas que pueden interesarte
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan



