Formación

Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (online)

Eki DBH / EKI DBH kokapen orokorra

Cuándo:
2024ko urtarrilaren 8tik otsailaren 23ra
Dónde:
Online
Duración:
25 ordu
Precio:
260 € (EKI erabiltzaileek galdetu)
Notas:

DBHko Gizarte zientzietako koordinatzaile eta prestakuntzako arduradun Harri Beobide Egañak zuzenduko du ikastaroa.

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Inscribirse

El precio del curso lo abonará tu centro.

Confirma que quieres inscribirte.

Inscribirse

Inscripción realizada

Compartir

Irakasle izateko prestatzen ari direnei, DBHko irakasleei eta, oro har, EKI proiektua sakon ezagutu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa da. Parte-hartzaileak, ikastaroa amaitzean, metodologia erabiltzeko gai izango dira. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa da.Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa da.

Objetivo

Ondorengo helburu nagusi hauek ditu ikastaroak:

  • EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
  • EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea.

Contenidos

Hauek izango dira landuko diren edukiak:

  • EKI proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
  • Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
  • Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
  • Ebaluazioa, curriculum berrira egokituta.
  • Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
  • EKI ikasmaterialak eta plataformak / ingurune digitalak.
  • Unitateen planifikaziorako iradokizunak.

 

Metodología

Online ikastaroa da (25 ordu).

Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindako lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.

Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek ziurtagiria eskuratuko dute.

Urtarrilaren 10ean, 15:30ean, aurkezpen saio bat egingo da, online.