Blog

Webinarrak: Konpetentziak nola ebaluatu EKI proiektuan

Ikaselkar · 2023-05-04 · Ikaselkar

Compartir

Ebaluazioa gai hartuta, maiatzean bi webinar egingo ditugu. Bata, DBHko EKI proiektuari eskainia; eta bestea, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako saioa izango da. Eman izena!

«Konpetentziak nola ebaluatu EKI proiektuan» izenburupean, maiatzean bi webinar egingo ditugu DBHko eta LHko irakasleei zuzenduta. 

EKI proiektuaren ebaluazioa izango da gai nagusia: zer aldaketa ekarri du curriculum berriak? Konpetentziak nola ebaluatu? Zer ezaugarri ditu ebaluazio hezitzaileak? Galdera horiei erantzutea izango dute helburu webinarrek. 

Bi hitzordu izango dira. Batetik, maiatzaren 23an, 15:00etatik 16:00etara, DBHko irakasleei zuzendutako online saioa izango da, Harri Beobide eta Maite Gomez Bigarren Hezkuntzako egileen eskutik.

Bestetik, maiatzaren 30ean, 12:45etik 13:45era, LHko irakasleen txanda izango da. Lehen Hezkuntzako egile Aitziber Aiesta eta Amaia Montes izango dira hizlariak.

Bata zein bestea saio irekiak izango dira, baina parte hartu nahi duten irakasleek aurrez izena eman behar dute:

  • DBHko irakasleei zuzenduta: maiatzaren 23an, 15:00etatik 16:00etara, EMAN IZENA
  • LHko irakasleei zuzenduta: maiatzaren 30ean, 12:45etik 13:45era, EMAN IZENA

 

Zerk bereizten gaitu?

  • Berrikuntza pedagogikoan oinarriturik, eta 10 urtetik gorako eskarmentua bildurik, konpetentzien araberako hezkuntza-proiektuak eskaintzen dizkizugu, Bigarren Hezkuntzan eremuka lan egiteko ibilbide-proposamen sendo batekin.
  • 2 urtetik 16 urtera arteko hezkuntza-eredua osatu dugu, etapa bakoitzean eta etapa barruan ikasleen ezaugarri eta beharretara egokitzen dena; ikaslearen irteera-profila dugu abiapuntu eta helmuga.
  • Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa gauzatzeko baliabideak bermatzen ditugu.
  • Irakasleen ahalduntzea helburu, bidelagun izango gaituzu; laguntza eta erantzuna bideratzeko gaitasuna duen profesional taldearen eskutik.

Idatzi edo deitu lasai gure EKI proiektua sakonago ezagutzeko edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:

T.: 943 22 58 76
E.: ikaselkar@ikaselkar.eus

Nahiago baduzu, eman zure datuak eta gu jarriko gara zurekin harremanetan: hitzordua eskatu.