LH · 2023-06-30 · Ikaselkar
Oporretako koadernoak, udan ere ikasten jarraitzeko

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak eskaintzen dituen Oporretako koadernoak. LHko maila bakoitzeko liburuxka jostagarri bat duzu eskura.
Modu jolasti eta atseginean, ikasturtean zehar landutakoa errepasatzeko eta kontzeptu berriak ikasteko aukera ematen dute Oporretako koadernoek. Halaber, joko edo denbora-pasa gisa ere erabili daitezke.
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko liburuxka jostagarri bat eskainiz.
Askotariko jarduerak ditu koadernoak eta jarduera bakoitzean adierazita dago zer alor landuko den, hala nola, ingurunearen ezagutza, trebetasunak (psikomotrizitate fina, ikusmen zorroztasuna...), matematika, plastika, ingelesa, euskara... Denetik lantzeko aukera izango dute haurrek, beren adin eta ikasmailari egokituta, beti ere.
Gainera, atzeko orrialdeetan erantzunak topatuko ditugu. Hala, haurrak bere lana modu autonomoan zuzentzeko aukera izango du, hutsegiteetatik ikasiz.
Eskuratu zure oporretako koadernoa!
Otras entradas que pueden interesarte
LH · 2025-11-17
Kimu bildumako 'Badauzkat nire zulotxoan' eta 'Jakelinen egunerokoa', Donostiako Okendo Kultur Etxean erakusgai
LH · 2025-06-06
Garazi Kamio eta Junkal Lertxundi idazleek JUUL saria jaso dute
LH · 2025-05-19
Lehen Hezkuntzan Musika lantzeko ikasmateriala sortu du Ikaselkarrek, EKI proiektuaren baitan







