Blog

Nikolas Kopernikoren biografia-komikia, Zientzialariak bilduman

Ikaselkar · 2024-10-08 · Ikaselkar

Compartir

Ikaselkarrek Zientzialariak bildumako hamaikagarren komikia argitaratu du: "Koperniko. Unibertsoaren erdigunea".

Historian zehar izan diren zientzialari eta pentsalari handienen biografiak eta lorpenak haurrei ezagutzera eman nahi dizkie Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak, euskaraz eta modu atseginean eta entretenigarrian.

Oraingo honetan, Nikolas Kopernikoren bizitza eta ibilbidea jasotzen duen komiki-liburua kaleratu du. "Koperniko. Unibertsoaren erdigunea" da Zientzialariak bildumako ale berriaren izenburua.

Nikolas Kopernikok, unibertsoa ulertu nahian, sakon aztertu zituen bere garaiko jakintza matematiko eta astronomiko guztiak. Laster ohartu zen, ordea, zerbait ez zetorrela bat, eta erabaki zuen jakin beharra zuela zein zen anomalia horren arrazoia.

Kalkulu eta behaketa ugari eginda, ondorioztatu zuen ez zela posible planetak Lurraren inguruan mugitzea, ordura arte pentsatzen zen bezala. Haren soluzioa sinplea bezain iraultzailea izan zen: planetak ez zebiltzan Lurraren inguruan orbitatzen, baizik eta Lurra bera eta beste planetak zebiltzan Eguzkiaren inguruan biraka. Bere kalkuluen bidez, Kopernikok Eguzkia jarri zuen unibertsoaren erdigunean.

Zientzialariak bilduma

Zientziaren historian esanguratsuak izan diren gizon-emakumeak aurki ditzakegu Zientzialariak bilduman. 

Helburu bikoitza du egitasmoak: batetik, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta, horri lotuta, euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea eta, bestetik, dibulgazio zientifikoaren bitartez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea, STEAM arloekin lotutako bokazioak bultzatze aldera.

Jordi Bayarri komikigilea da bildumako liburuen egilea, eta Maialen Berasategik itzuli ditu euskarara.

Hauexek dira bilduma osatzen duten aleak:

  1. Newton. Grabitatea ekinean.
  2. Marie Curie. Radioaren aktibitatea.
  3. Galileo. Izarren mezularia.
  4. Darwin. Teoriaren eboluzioa.
  5. Aristoteles. Jakiteko irrika.
  6. Hipatia. Egia matematikan.
  7. Ada Lovelace. Zenbakien liluratzailea.
  8. Einstein. Jauzi kuantikoa.
  9. Mary Anning. Herensuge-ehiztaria.
  10. Pasteur. Mikrobioen iraultza.
  11. Koperniko. Unibertsoaren erdigunea.