Blog

LHko EKI proiektuan izan diren berrikuntzak ezagutzera emateko aurkezpen saioa

LH · 2024-05-27 · Ikaselkar

Compartir

LHko EKI proiektuan egin diren azken berrikuntzak aurkezteko online saioa egingo dugu ekainaren 4an, asteartearekin.

Datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako EKI proiektuak hainbat hobekuntza izango ditu, eta horiei buruzko xehetasunak emateko aurkezpen saioa egingo dugu, online, Ikaselkarreko LHko egile Aitziber Aiesta eta Lourdes Jauregiren eskutik.

Besteak beste, arloetako unitate didaktikoak berritu eta hasierako egoerak egokitu egin dira, Hizkuntzaren Trataera Integrala (HTI) txertatuz eta ekintza komunikatiboan azpimarra jarriz.

Gainera, ebaluazio-taulak maila eta ikasgai guztietan eskura izango dira irailetik aurrera, eta ebaluazio hezitzailea eta metakognizioa sustatzea helburu duten autorregulazio jarduera berrituak eskainiko dira.

Berrikuntza horiek guztiek egungo curriculum eskakizunei erantzuten diete.

EKI proiektuaren erabiltzaile zaretenoi nahiz proiektua ezagutzeko interesa duen orori hobekuntza hauek guztiak aurkezteko asmoz, datorren ekainaren 4an, asteartearekin, 12:30etik 13:30era, online saioa egingo dugu. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea. 

Jarri lasai gurekin harremanetan informazio gehiago edo biltzeko eskatuz, eta gustu handiz joango gara zure zentrora:

943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus