Ikaselkar · 2025-03-25 · Ikaselkar
Lan-eskaintza: Bagoaz kultur-proiekturako kudeatzailea

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Bagoaz kultur-proiekturako kudeatzailea kontratatu behar du; egitasmoak euskararen eta euskal kulturaren transmisioa du helburu.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Bagoaz kultur-proiekturako kudeatzailea kontratatu behar du; egitasmoak euskararen eta euskal kulturaren transmisioa du helburu.
Egitekoak
Bagoaz proiektua garatzea, zabaltzea eta ekonomikoki bideragarri egitea:
· Proiektua gidatzea: estrategia orokorraren baitan urteko kudeaketa plana osatzea eta garatzea.
· Aurrekontua eta lantaldea kudeatzea.
· Proiektura eragile berriak gehitzea.
· Proiektuaren sozializazio estrategia eraikitzea.
· Finantziazio bideak lantzea.
Lan eremua: Euskal Herria.
Lan modua: zuzendaritzaren jarraipen eta gidaritzapean arituko da; era berean, autonomiaz eta arduraz lan egiteko gaitasuna behar du, baita beste erakunde eta pertsonekin elkarlanean aritzekoa ere.
Baldintzak
Formazioa
· Unibertsitate titulua (Gradua, Lizentziatura edo Diplomatura); besteak beste, marketinarekin, komunikazioarekin, enpresa nahiz kultur kudeaketarekin, soziologiarekin edota hezkuntzarekin zerikusia izatea baloratuko da.
· Euskara C1 ziurtagiria (baloratuko da C2a).
· Euskal kultur transmisioan formazioa izatea aintzat hartuko da (ikastaroak, graduondokoak).
Baloratuko den esperientzia
· Proiektuen kudeaketan, marketinean edota komunikazioan aritu izana.
· Euskalgintzan eta kulturgintzan izandako eskarmentu profesionala.
· Komunitatearekin eta gazteekin lan egiten esperientzia (adibidez: irakaskuntza, kultur ekitaldiak, irakurketa klubak, gazte-elkarteak, tailerrak, etab.).
Gaitasun profesionalak
· Proiektuen kudeaketa: proiektuak koordinatu eta aurrera eramateko gaitasuna, aurrekontuak eta lantaldeak kudeatuz eta helburuak betez.
· Marketin eta komunikazioa: estrategiak sortu eta gauzatzeko gaitasuna.
· Harremanak eta sarea: euskal kultura eta euskalgintzako eragileekin, eragile publikoekin, komunikabideekin eta hezkuntza-eremuarekin harremana edo horretarako abilezia izatea.
Gaitasun pertsonalak
· Lidergoa: taldeak eta proiektuak gidatzeko trebetasuna.
· Sormena: ekimen berriak sortzeko eta proiektuak modu berritzaileetan aurrera eramateko gaitasuna.
· Moldagarritasuna: aldaketetara egokitzeko eta erronka berriei aurre egiteko prestutasuna.
· Komunikazioa: ideiak argi adierazteko gaitasuna, ahoz nahiz idatziz.
· Harremanak: eragile ezberdinekin harremanak eraiki, indartu eta lankidetza proiektuak bultzatzeko gaitasuna.
· Konpromisoa: euskararekin eta euskal kulturarekin engaiamendua.
Bidali CVa: julen@ikaselkar.eus
Curriculumak jasotzeko epea: apirilaren 7ra arte.