Hezkuntza · 2025-09-01 · Ikaselkar
Ikasturte hasiera arrakastatsua, 5 urratsetan

Abiatu da ikasturte berria eta Ikaselkar hezkuntza-argitaletxean prest gaude behar duzun guztian laguntzeko. Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko. Ikasturte berri on!
Ikasturtea planifikatzeko eta eskolak ondo prestatu eta ematen hasteko behar duzun laguntza eskainiko dizugu. Gure egileen eskutik formazioa jasotzeko aukera ere izango duzu, eta bidean sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko ditugu.
Proiektua arrakastaz gelaratzeko, jarraitu ondorengo 5 urratsak:
1. Abiatzerako, Irakaslearen gunean erregistratu.
Irakasleei zuzendutako eremu digitala da Irakaslearen gunea. Bertan eguneroko lanerako lagungarri izango zaizkizun baliabideak aurkituko dituzu: gidak didaktikoak, eranskinak, ebaluaziorako tresnak, tutoretza-bideoak eta beste hainbat material interesgarri.
2. Gida didaktikoa irakurri.
Eskolak planifikatu eta diseinatzen lagunduko dizu Irakaslearen gida didaktikoak: unitatearen xedea eta egoera, sekuentzia didaktikoaren faseak, jardueren deskribapena eta ebaluaziorako proposamena, besteak beste.
Unitate bakoitzari dagokion gidaz gain, proiektuaren oinarriak jasotzen dituen gida orokorra ere kontsulta dezakezu.
3. Gelarako materialak eta baliabideak eskuratu.
Ziurtatu egunerokoan gelan erabiliko dituzun material, baliabide eta tresnak eskuratu eta ezagutzen dituzula: Ekigunea, material osagarria, Saioka ikas-irakaskuntzarako ingurune digitala, manipulatzeko materiala, ikus-entzunezkoak eta askoz gehiago.
4. Formazio-ibilbidea ezagutu eta izena eman.
Irailean sartzearekin batera, gure formazio ibilbideak martxan dira. Prestakuntza-saio eta ikastaroen egutegia Formazioa atalean kontsulta dezakezu. Eman izena!
5. Harrera-saioa eskatu.
Harrera saioa noiznahi eska dezakezu, orain edo ikasturtean zehar. Saioa, gainera, nolanahi egingo dugu: zure zentrora hurbilduko gara edo, nahiago baduzu, online bilera egingo dugu.
- Eskatu zure harrera saioa (zuk aukeratu noiz eta nola nahi duzun)
Hitzordua heldu bitartean, proiektuaren gida azkarra deskargatu dezakezu. Bertan aurkituko duzu, proiektuz proiektu, eskolak ematen hasteko behar duzun guztia, labur eta erraz azalduta:
Nolanahi ere, lasai, ondoan izango gaituzu une oro, laguntzeko prest. Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai.
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

