Ikaselkar · 2025-09-17 · Ikaselkar
Deskargatu EKI eta Kimu proiektuen gida praktikoak

Gida praktikoetan aurkituko duzu, proiektuz proiektu, eskolak ematen hasteko behar duzun guztia, labur eta erraz azalduta.
Ikasturtea planifikatzeko eta eskolak ondo prestatu eta ematen hasteko behar duzun laguntza eskainiko dizugu. Gainera, sortzaileen eskutik formazioa jasotzeko aukera ere izango duzu, eta bidean sortzen zaizkizun zalantza guztiak argituko ditugu.
Hori gutxi balitz, EKI edo Kimurekin lanean ari bazara, proiektuaren gida praktikoa lagungarri egingo zaizu oso. Bertan aurkituko duzu, eskolak ematen hasteko behar duzun guztia, labur eta erraz azalduta. Deskargatu doan PDF formatuan.
Eta, gogoratu, harrera saioa noiznahi eska dezakezu, orain edo ikasturtean zehar; zure zentrora hurbilduko gara edo, nahiago baduzu, online bilera egingo dugu.
Ondoan izango gaituzu une oro, laguntzeko prest. Edozein zalantza edo galdera baduzu, deitu edo idatzi lasai.
ikaselkar@ikaselkar.eus · 943 22 58 76

