Hezkuntza · 2024-03-19 · Ikaselkar
63 irakaslek lortu dute homologazio-agiria KUKU! emozio-programaren eta Ezagutu EKI ikastaroetan
2023-24 ikasturtean 63 irakasle eta hezitzailek lortu dute KUKU! emozio-programaren eta EKI proiektuaren ziurtagiria Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik.
HH, LH eta DBHko irakasleei zuzendutako formazio-ibilbideen baitan, Ikaselkarrek Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko eta KUKU! emozio-programaren ikastaroak eskaini ditu aurtengo ikasturtean ere. Biek ala biek harrera oso ona izan dute. Denera, 110 hezitzaile eta irakaslek parte hartu dute eta horietatik 63 lagunek lortu dute homologazio-agiria.
Bi ikastaroak online modalitatean eskaintzen dira, irakasle edo tutore baten laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak homologatuta daude.
Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko ikastaroa EKI proiektua sakon ezagutu nahi dutenei zuzenduta dago. Bi helburu nagusi hauek ditu:
- EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasun nagusiak ezagutzea.
- EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea.
KUKU! emozio-programaren ikastaroa, berriz, Haur Hezkuntzako hezitzaileei zuzenduta dago eta ondorengo helburuak ditu:
- Gaitasun emozionalak eta ahozkotasuna gelaratzeko trebatzea.
- KUKU! emozio-programak proposatzen dituen oinarrizko sei emozioen ezaugarri nagusiak barneratzea (poza, nazka, tristura, sorpresa, haserrea, beldurra), baita horiek kudeatzeko eta adierazteko moduak ere.
- KUKU! emozio-programak eskaintzen dituen baliabideak eta proposamenak ezagutzea.
- KUKU! emozio-programa nola planifikatu eta ebaluatu ikustea.
- Ikasgelan edota etxean emozioak ezagutzen, kudeatzen eta adierazten laguntzeko proiekturako berariaz sortu den material sorta nola erabili ikastea.
Jaso duten erantzuna ikusirik, datorren ikasturtean ere ikastaro hauek eskaintzen jarraitzeko asmoa du Ikaselkarrek. informazioa jaso nahi izanez gero, mesedez, jarri lasai gurekin harremanetan:
943 22 58 76
ikaselkar@ikaselkar.eus
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2024-09-03
Ikasturte berriari EKI edo Kimu ikasmaterialekin ekingo diozu?
Hezkuntza · 2023-02-21
Curriculum berria indarrean sartzeak zertan eragingo dizu? Gakoak eta gure ibilbide proposamenak
Hezkuntza · 2023-02-09
Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna · Ikasleekin lantzeko proposamen didaktikoak