EKI LH
LH · Ezagutu EKI konpetentziak garatzeko eta ebaluatzeko (1. txanda)

- Cuándo:
- 2026ko irailaren 4tik urriaren 23ra
- Dónde:
- Online
- Duración:
- 25 ordu
- Precio:
- 80 €
- Notas:
EKI proiektuan aditua den Aritz Larreta Bereziartuak zuzenduko du ikastaroa.
Inscripción realizada
Compartir
LHko irakasleei zuzendutako online ikastaroa da.
EKI proiektua sakon ezagutuko duzu eta ikastaroa amaitutakoan gai izango zara metodologia ziurtasunez eta eraginkortasunez gelaratzeko.
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatutako ikastaroa da.
Objetivo
Bi helburu nagusi ditu ikastaroak:
- EKI proiektuaren ezaugarri orokorrak eta ikasmaterialaren zehaztasunak ezagutzea.
- EKI ikasmaterialak erabiltzen ikastea.
Contenidos
Ondorengo edukiak landuko dira:
- EKI proiektuaren ezaugarri bereizgarriak.
- Unitate didaktikoen ezaugarri orokorrak, faseak eta funtzioak.
- Curriculum diseinuaren zehaztapen mailak eta gida didaktikoa.
- Ebaluazioa.
- Konpetentzia digitalen uztarketa ikasarloetan.
- EKI ikasmaterialak eta ingurune digitalak.
- Unitateen planifikaziorako iradokizunak.
Metodología
Online ikastaroa da (25 ordu).
Edukiak dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez emango dira. Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; parte-hartzaileen lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 6 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan.
Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.
Aurkezpen saio bat egingo da bideokonferentzia bidez: 2025eko irailaren 8an, 12:00etan (Zoom plataformaren bidez). Grabatuta geratuko da.
Ikastaroa osatu eta gainditzen dutenek homologazio-agiria eskuratuko dute.

