Formación

KUKU! emozio-programaren ikastaroa (2. txanda)

KUKU! emozio-programa

Cuándo:
2026ko urtarrilaren 12tik martxoaren 27ra
Dónde:
Online
Duración:
40 ordu
Precio:
306 €
Notas:

Izen-ematearen barnean dago 40 orduko ikastaroa eta bertan erabiliko duzun material sorta: oinarrizko sei emozioen inguruko album ilustratuak, horma-irudiak eta jolasak.

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Inscribirse

El precio del curso lo abonará tu centro.

Confirma que quieres inscribirte.

Inscribirse

Inscripción realizada

Compartir

KUKU! emozio-programa ikasgelan erabiltzeko gaituko zaituen online ikastaroa.

*Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailen homologazioaren zain.

Objetivo

  • Gaitasun emozionalak eta ahozkotasuna gelaratzeko trebatuko zara.
  • KUKU! emozio-programak proposatzen dituen oinarrizko sei emozioen ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzu (poza, nazka, tristura, sorpresa, haserrea, beldurra), baita horiek kudeatzeko eta adierazteko moduak ere.
  • KUKU! emozio-programak eskaintzen dituen baliabideak eta proposamenak ezagutuko dituzu.
  • KUKU! emozio-programa nola planifikatu eta ebaluatu ikusiko duzu.
  • Ikasgelan edota etxean emozioak ezagutzen, kudeatzen eta adierazten laguntzeko proiekturako berariaz sortu den material sorta nola erabili ikasiko duzu.

Contenidos

Sei moduluko ikastaroa da, hasierako eta amaierako moduluak barne. Askotariko baliabideak erabiliz (bideoak, testuak, bertsoak, abestiak…) norberaren ezagutzetatik eta eskarmentutik abiatuta, hausnarketa pertsonalera eta profesionalera bideratuko zaitu ikastaroak. 

Ondorengo edukiak landuko ditugu:

  • Emozioak eta ahozkotasuna.
  • Oinarrizko emozioen inguruko xehetasunak: poza, haserrea, beldurra, tristura, nazka eta sorpresa.
  • Emozioak lantzeko berariazko baliabideak: album ilustratuak, horma-irudiak, jolasak eta ikus-entzunezkoak.
  • KUKU! emozio-programaren planifikazioa eta ebaluazioa.

Metodología

Online ikastaroa da.

Norberak bere erritmora egiteko ikastaroa da, nahiz eta jarraipen aholku batzuk eskainiko dizkizugun. Gainera, tutore bat izango duzu ikastaroan zehar zure martxa jarraitzeko.

Ikastaroa osatu eta gainditzen baduzu, homologazio-agiria eskuratuko duzu.