Formación

Kimu Euskara · Irakurketa-idazketa eta heziketa literarioa

Kimu

Cuándo:
2025eko urriaren 2an, urriaren 30ean eta azaroaren 27an · 9:30etik 13:30era
Dónde:
1go saioa, Altsasuko Iortia kulturgunean; 2. eta 3. saioak, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan.
Duración:
12 ordu, hiru saiotan banatuta
Precio:
Doan
Notas:

Kimu Euskara eta literaturako egile Junkal Lertxundik emango du tailerra. Plaza mugatuak.

Inscribirse

itxi

Inscribirse

El precio del curso lo abonará tu centro.

Confirma que quieres inscribirte.

Inscribirse

Inscripción realizada

Compartir

Kimu Euskara eta literaturako irakasleei zuzenduta, prestakuntza tailerra hiru egunetan eskainiko da (aurrez aurreko saioak).

Formazio ibilbide osoa egiteko, eman izena Kimu proiektuaren oinarriak eta Kimu · Ibilbidea partekatzen prestakuntza saioetan ere.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailek homologatutako ikastaroa.

Objetivo

Ondorengo helburu hauek ditu prestakuntza tailerrak:

  • Irakurketa-idazketa modu atsegin batean eta arrakastaz lantzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak ezagutzera ematea.
  • Haur literatura aho-hizkuntzaren garapenerako eta irakurketa-idazketaren jabekuntzarako baliabide bezala erabiltzeko trebatzea.
  • Heziketa literarioa zer den definitzea eta bitartekariaren rolaz jabetzea.
  • Eskola irakurketa gune izan dadin liburutegia diseinatzeko eta dinamizatzeko gakoak ematea. 
  • Kimu Euskara eta literatura proposamenak eskaintzen dituen baliabideak ikusi eta esperimentatzea.

Contenidos

  • Irakurketa-idazketa modu atsegin batean eta arrakastaz lantzeko kontuan hartu beharreko oinarrizko gakoak:
    • Heldutasun mugarriak hizkuntzaren garapenean.
    • Aho-hizkuntzaren garapen etapak.
    • Zer da irakurtzea? Irakurketaren garapen etapak.
    • Zer da idaztea? Idazketaren garapen etapak.
  • Haur literatura, aho-hizkuntzaren garapenaren eta irakurketa-idazketaren jabekuntzaren zerbitzura.
  • Bitartekaritza literarioa:
    • Zertan datza heziketa literarioa?
    • Zein da bitartekariaren rola?
    • Zer egin gure eskola irakurketa gune esanguratsua izan dadin?
  • Obra literarioak, manipulatzeko materiala eta hizkuntza-jolasak irakurketa-idazketaren eta heziketa literarioaren garapenerako tresna. Proposamen praktikoak.

Metodología

Azalpen teorikoak, lan kooperatiboa, bizipen bidezko lana eta taldeko hausnarketa.