Formación

Inklusioa: esku-hartzeko baliabideak · IDU (2. txanda)

Cuándo:
2026ko urtarrilaren 15etik martxoaren 26ra
Dónde:
Online
Duración:
15 ordu
Precio:
78 €

Izen-ematea itxita dago jada

itxi

Inscribirse

El precio del curso lo abonará tu centro.

Confirma que quieres inscribirte.

Inscribirse

Inscripción realizada

Compartir

Edozein hezkuntza-etapatako irakasleei zuzenduta dago ikastaroa. 

Ikastaro honetan Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren ikuspegian (IDU) sakonduko duzu eta hezkuntza inklusiboaren arloan urratsak emateko oinarriak jasoko dituzu.

Eusko Jaurlaritzako  eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailen homologatutako ikastaroa da.

Objetivo

Ikastaroak hiru helburu nagusi hauek ditu:

  • Inklusioaren aldeko arrazoiak ezagutzera ematea.

  • Aniztasunari erantzuteko oztopoez kontzientzia hartzea.

  • IDU printzipioetan oinarrituz, esku-hartze inklusiboagoa lortzeko baliabideen erabileran ahalduntzea.

Contenidos

Edukiak 6 modulutan banatuta egongo dira:

  1. Inklusioari buruzko marko orokorra.
  2. Aniztasunean eragiten duten oztopoak.
  3. IDU erreferentzia markoa. 
  4. Aniztasunari erantzuteko ikuspegiaren baliagarritasuna.
  5. IDU printzipioen jarraibideak.
  6. Esku-hartze inklusiborako estrategiak: irakurketa erraza, glosarioa, funtzio exekutiboetarako estrategiak, maila anitzetarako eskaintza, autorregulaziorako tresnak, baliabide teknologiko anitzak.

Metodología

Ikastaroa Moodle plataforman egingo da, online. 

Edukia dokumentu nahiz tutoretza-bideoen bitartez azalduko da.

Parte-hartzaileek irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute; parte-hartzaileen lanak ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak egingo dituzte. Zeregin bakoitza osatzeko epemugarik ez da izango. Ikastaroa 10 asteren barruan osatuko da, nahi den erritmoan. 

Zalantzak eta galderak luzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek; irakaslearekin komunikazio zuzena izateaz gain, ikastaroak foroa ere izango du, irakaslearekin eta gainerako partaideekin mezuak partekatzeko.

Aurkezpen saio bat egingo da bideokonferentzia bidez. Data zehazteke.