Hezkuntza · 2026-02-23 · Ikaselkar
Testuliburuak hezkuntzan: kalitatezko ikasmaterialen garrantzia ikasleen garapenean

Hezkuntza-materialak funtsezkoak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Ikasteko tresna soila baino gehiago, ikasleen garapen integralerako material baliagarriak dira.
Baliabide didaktiko interesgarri ugari dugu gaur egun eskura ikasleen heziketa prozesua osatu eta sendotzeko. Klik bakarrera informazio eta proposamen osagarri aukera zabala dugu. Hala eta guztiz ere, testuliburuek oinarrizko lan-tresna izaten jarraitzen dute ikastetxeetan.
Argitaletxeek eskaintzen dituzten ikasmaterialek ziurtasuna ematen diote irakasleari, ikasgaien antolaketa, horiek irakasteko denbora eta jardueren aniztasuna eskainiz, besteak beste.
.jpg)
Hona hemen testuliburuek dakartzaten zenbait abantaila edo onura gaur egungo hezkuntza beharretara egokitzeko:
Denbora
Irakasleak bete-betean bere denbora eta ahalegina eskaini diezaioke bere egiteko nagusia den horri: ikasleen irakaskuntza prozesua. Horrek eragina du hezkuntzaren kalitatean.
Edukien egokitasuna
Edukiak ordenatzen laguntzen dute testuliburuek, diziplinartekotasuna erraztuz. Gainera, koherentzia eta sendotasuna ematen diote heziketa-jarduerari.
Kalitate pedagogikoa
Hezkuntzan eta pedagogian aditu diren lantalde espezializatuek sortuak dira, eta horretarako kontuan izaten dituzte, etapaz etapa, ikasleen irteera profila eta eduki curricularrak. Horrek bermatzen du edukia egokia, esanguratsua eta eraginkorra izatea ikasleen hezkuntza-garapenerako.
Araudietara egokitzea eta eguneratzea
Tokian tokiko curriculum ofizialek zehazten dituzten helburuak betetzen dituztela eta materialak eguneratuta daudela ziurtatzen dute argitaletxeek. Halaber, ikasmaterialek lekuan lekuko kultur eta hizkuntza elementuak jaso ditzakete. Ikasmaterial proposamen orok du bere baitan sortzaileen kultur ikuspegia.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen ikasmaterialetan, HHtik DBHra, Euskal Herriko begirada da ardatza.
Ikaskuntza-tresna integratuak
Eskola-materialak gaur egun askotarikoak dira eta molde eta formatu desberdinetan eskaintzen dira. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aberatsagoa eta dinamikoagoa egiteaz gain, ikasleen beharretara egokitzeko aukera ematen du horrek.
Ikaselkarren gelako aniztasunari erreparatzen diogu, eta ikasle zein irakasleentzat baliagarriak diren tresnak eskaintzen ditugu: ingurune digitalak, baliabide interaktiboak, manipulatzeko materialak eta irakaslearentzako gidak...
Irakurketa eta pentsamendu kritikoa sustatzen dute
Ondo idatzi eta egituratutako testuek irakurtzeko trebetasuna eta pentsamendu kritikoaren garapena sustatzen dute. Testuliburuetako jarduera-sortak gaur egunean funtsezko trebetasunak diren analisirako eta hausnarketarako akuilu dira.
Finean, funtsezkoa da kalitatezko ikasmaterialen aldeko hautua egitea, testuliburuen indarguneak aztertzea eta bereizten jakitea. Hezkuntza-materialek ikasleei ez ezik, irakasleei ere laguntzen baitiete eguneroko lanean.
Ikaselkarren proposamenak ezagutu eta aztertu nahi badituzu, idatzi edo deitu lasai informazioa eskatuz:
943 22 58 76 · ikaselkar@ikaselkar.eus

Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

