Blog

Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna · Ikasleekin lantzeko proposamen didaktikoak

Hezkuntza · 2023-02-09 · Ikaselkar

Compartir

Mundu osoko ikertzaileen %30 baino gutxiago dira emakumeak gaur egun. Emakume ikasle guztien % 30ak soilik hautatzen ditu zientziarekin, teknologiarekin eta matematikarekin lotutako arloak goi-mailako hezkuntzan, UNESCOren datuen arabera (2014 – 2016).  Genero-aurreiritziek eta estereotipoek neskak eta emakumeak zientziarekin lotutako alorretatik urruntzen dituzte.

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur, otsailak 11. Eta badira 11 arrazoi egun hau ospatzeko eta zientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko, ez urtean behin bakarrik, baita gainerako 364 egunetan ere.

Ikasgelan gaiaren inguruan gogoeta egiteko hemen Emakumeak zientzian artikulua, eta jarraian dituzue zenbait proposamen didaktiko:

Jarduera mota

Proposamena

Prestaketa denbora

Ikasgelan aritzeko gutxieneko denbora

#eki materiala erabilita

EKI LH eta DBHko proiektuko unitateetan ageri diren STEAM emakumeak talde lanean identifikatu, eta patxadaz aztertu (ekigunea.eus atarian edota liburuetan topa ditzakezue).

  • Nortzuk dira?
  • Zein ekarpen egin dute? Zer nolako eragina izan du egindako ekarpenak?

Non topatuko ditugu erreferente horiek?

10 min. 20 min.
Taldeko jolasa Emakume zientzialarien erroskoa (Zientzia Kaiera) 30 min. Saio 1
Bideoa ikusi eta iritzia eman

Ezagutzen duzu Matila efektua? (ikus-entzunezkoa gaztelaniaz dago)

*nomorematildas.com

10 min. 20 min.
Zientzia egutegia

Zientzia eskola egutegia eta gida.

Egutegia deskargatu eta inprimatu dezakezu. Ondoren, ikasgelako horman zintzilikatu eta  ikasturtean zehar landu.

15 min. 5 min., nahieran ikasturteko zenbait saiotan.
Irakurri eta hausnartu

#Zientzialariak bildumako obrak irakurri eta gelan landu. Titulu interesgarriak:

15 min. Saio 1 
Erakusketa antolatu Zientzialari bat (edo gehiago) aukera eta marraztu, posterrak margotu edota emakume zientzialarien zigiluak aztertu. Ondoren, gelan erakusketa antolatu edota bakoitzak bere lana azaldu besteei. 20 min. Saio 1
Ahozko aurkezpena

Txikipediako bibliografiak erabilita, emakume zientzialari bati buruzko irakurgai bat aukeratu, irakurri eta ikaskideei aurkeztu. Adibidez:

20 min. Saio 1
Irakurri eta hausnartu Científicas komikia irakurri eta hausnartu (gaztelaniaz dago komikia) 15 min. Saio 1

 

Gainera, oso erabilgarriak izan daitezkeen hainbat baliabide interegarri ditu Elhuyar fundazioak: 

Proposamenak baliagarriak izatea espero dugu.