Hezkuntza · 2026-10-30 · Ikaselkar
Oparitu IRRIA. Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina berezia.

IRRIA aldizkariak harpidetza-kanpaina berezia jarri du abian. Urritik abenduaren 31ra bitartean, harpidetza egiten duten familia berriek Katxiporretako pailazoen ipuin-disko ilustratua jasoko dute opari.
IRRIA 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako hilabetekaria da, etxeko txikienen irakurzaletasuna, sormena eta ahozkotasuna sustatzea helburu duena. Eskolan zein etxean erabiltzeko pentsatuta dago, bakarka nahiz helduen laguntzarekin. Ale bakoitza gai baten inguruan antolatzen da, eta ipuinak, komikiak, zientzia-infografiak, jolasak eta eskulanak biltzen ditu, ikuspegi ludiko eta hezitzaile batetik.
Euskal Herriko idazle, ilustratzaile eta sortzaile ugariren lanari esker osatzen da aldizkaria, euskarazko kalitatezko edukiak haurren eskura jartzeko. Berria Taldeak, Elkarrek eta Katxiporretak sustatzen dute elkarlanean. Ikaselkarrek ere ekarpena egiten du hilero, KUKU emozio programari eskainitako atalaren bidez.
Nola funtzionatzen du kanpainak?
Kanpainaren baitan, harpidedunek IRRIA aldizkariaren bi ale jasoko dituzte: bata etxean irakurtzeko, eta bestea 2 eta 6 urte bitarteko haur bat duen familia bati edo euskararekiko, irakurketarekiko eta balio hezitzaileekiko interesa duen beste familia bati oparitzeko.
Oparitutako alea jasotzen duen familiak harpidetza egiten badu:
- Familia berriak: Katxiporretako pailazoen ipuin-disko ilustratua jasoko du opari.
- Harpideduna: harpidetza bere bitartez egin dela adierazten bada, 10 euroko bonua jasoko du Elkar dendetan erabiltzeko.
Kanpaina abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Irakasleon zeregina: irakurzaletasuna eskolatik etxera zabaltzea
Irakasleok bitartekari ezin hobeak gara familiei IRRIAren berri emateko. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko geletan aldizkaria baliabide gisa erabiltzeaz gain, familiei ere gomenda diezaiekegu, eskolan sustatzen dugun irakurzaletasunak etxean ere jarraipena izan dezan.
Informazio gehiago eta harpidetza:

