Hezkuntza · 2025-10-24 · Ikaselkar
Liburutegien eragina hezkuntzan eta irakurketaren sustapenean

Gaur, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna den honetan, espazio hauen balioa aitortu nahi dugu, hezkuntza eta kultur garapenerako ekarpen garrantzitsua egiten dutela iritzita.
Urriaren 24an ospatzen da urtero Liburutegien Eguna. Ukaezina da liburutegiek, eta eskola-liburutegiek, hezkuntzan eta irakurketaren sustapenean duten eragina.
Liburutegiak, eskolakoak zein publikoak, espazio paregabeak dira bertaratzen diren guztien gogoa pizteko, eta haur, gazte zein helduengan irakurtzeko ohitura sustatzen laguntzen dute.
Irakurketaren eta, beraz, liburutegien onuretako batzuk bildu ditugu jarraian:
- Literaturarako sarbide mugagabea eskaintzen dute. Eskola-liburutegiek eta liburutegi publikoek era guztietako liburuak doan eskuratzeko aukera ematen diete gaztetxoei eta herritar guztiei, kulturarako sarbidea denon eskura jarriz.
- Literatur aniztasuna sustatzen dute. Edozein liburutegitan aurki dezakegun liburu eskaintza zabalak, egile, formatu edo eduki anitzetara zabaltzen digu atea. Edozein gai edo edukiri buruzko irakurketa ahalbidetzen dute.
- Gaitasun kritikoa eta garapen kognitiboa bultzatzen dute. Irakurtzeak eta liburutegietan egiten diren jarduerek ikasleak estimulatu egiten dituzte; pentsamendu kritikoa eta garapen kognitibo hobea izaten laguntzen diete irakurleei. Egun bizi dugun informazio oldearen aurrean, espazio hauek ezinbestekoak dira gazteei informazioa nola iragazi, hautatu eta hobeto ulertzen irakasteko.
- Berrikuntzari eta ezagutzari ateak zabaltzen dizkiete. Irakurtzea sorkuntza iturri da, eta ezagutzak integratzeko modu bat. Era guztietako liburuak eskura izateak esnatu eta astindu egiten ditu ikasleak.
- Ikaskuntza hobetzen laguntzen dute. Irakurtzeko ohiturak errazago egiten du hitz eta kontzeptu berriak ikastea, ikasleek ondo irakurtzen jakin behar baitute jasotzen duten informazioa hobeto ulertu eta finkatzeko.
Azken batean, liburutegiak zaintzen eta sustatzen jarraitu behar dugu, ondo hornituta eta eguneratuta mantendu daitezen eta gerturatzen den orok gustuko duen liburua topa dezan bertan.
Horretarako, noski, hezitzaile, irakasle eta, nola ez, hezitzaile, irakasle eta, nola ez, liburutegietako langileen lanak berebiziko garrantzia du. Lerro hauen bidez, haien guztien lana, gogoa eta ilusioa eskertu eta aitortu nahi dugu.
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

