Hezkuntza · 2026-02-02 · Ikaselkar
Korrikaren unitate didaktikoak, ikastetxeen eskura

Haur Hezkuntzatik Batxilergora, euskararen erabileran eragitea eta euskal kultura transmititzea dute helburu.
AEKk, Euskal Herriko Ikastolekin lankidetzan, martxoaren 19tik 29ra egingo den 24. Korrikaren unitate didaktikoak sortu ditu. Korrika.eus atarian daude eskuragarri.
Edizio honetako unitateetan badira berrikuntzak. Batetik, Korrika Txokoa izeneko jarduerak txertatu dituzte, hau da, zirkulazio autonomoan aritzeko materiala. Bestetik, Hurrengora arte! izeneko jarduera, Korrika amaitu ondoren gauzatzekoa; Korrikan bizi izandako esperientziak partekatzea izango du helburu.
Ikastetxeetarako ikasmaterialak adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. 4 unitate dira, adin-tarteka banatuta eta korrika egitearen onomatopeiekin izendatuta: Xingi-Xango, 3-6 urte bitarteko haurrentzat; Ttipi-ttapa, 6-9 urtekoentzat; Nis-naska, 9-12 urteko ikasleentzat; eta Tarrapataka, 12-18 urtekoentzat.
AEKren esanetan, helburua da "euskararen aldeko jarrera zabaltzea, gure hizkuntzarekiko kontzientzia suspertu eta haren erabileran eragitea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, Korrika iragartzea ere."
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

