Hezkuntza · 2020-11-25 · IKASELKAR
Irakasleen eta ikasleen konpetentzia digitalaz, Eskola Digitala Jardunaldietan

HEIZEk eta EHIGEk antolatutako Eskola Digitala jardunaldietan parte hartu du aurten ere Ikaselkarrek.
Aurten ere Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak Eskola Digitala Jardunaldietan parte hartu du. Aurrez aurreko topaketa izan ohi bada ere, egungo egoerak behartuta saioak streaming bidez eskaini dira. HEIZEk antolatzen duen ekimenaren 6. edizioak etorkizuneko eskola irudikatzea izan du helburu, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.
Irakasleen eta ikasleen konpetentzia digitala hizpide, hitzaldia eman dute Ikaselkarreko zuzendari Edurne Soraluzek eta Sustapen arduradun Julen Agirrezabalagak.
Bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzien artean dago konpetentzia digitala, Euskal curriculumak zehazten duen irteera profilean. Ikaslea gaitzeko baina, irakasleak ere ahalduntze prozesua behar du. Horretarako egon daitezkeen bideak eta tresnak azaldu dituzte lan saioan.
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

