Blog

Ikusgela, ikasleekin lantzeko dibulgazio bideoak

Hezkuntza · 2024-12-16 · Ikaselkar

Compartir

Euskarazko bideo pedagogikoen bilduma ari da osatzen Ikusgela. Askotariko gaiak jorratzen dituzte: euskal kultura, filosofia, ekonomia, historia edo mundu digitalari buruzkoak, besteak beste.

Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatua. Helburu didaktikoa duten bideoak lantzen dituzte, euskaraz. 2022tik bilduma oparoa osatu dute, eta horretan jarraitzeko asmoa dute aurten ere. 

Ehundik gora bideo dituzte dagoeneko, 7 eta 10 minutu bitartekoak, eta askotariko gaiak jorratzen dituzte. Esaterako, euskal kultura, historia, filosofia, ekonomia, literatura, ingurumena eta mundu digitala. Ikasleekin lantzeko baliagarriak izan daitezke.

Bideo guztiak Ikusgelaren Youtubeko kanalean eta ikusgela.eus webgunean daude ikusgai.

Rikardo Arregi Kazetarita Sarietako Komunikazio saria jaso du Ikusgelak, 2024ko azaroan.