Hezkuntza · 2025-06-13 · Ikaselkar
Ikaselkarren laguntzarekin, euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan aditu titulua eskainiko du HUHEZIk

2025-2026 ikasturtean HUHEZIk eskainiko dituen Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan eta Euskal kulturaren eragiletzarako estrategiak hezkuntzan mikrokredentzialetan parte hartuko du Ikaselkarrek, laguntzaile gisa. Matrikula zabalik dago.
2025-2026 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI), Ikaselkarren laguntzarekin, bi mikrokredentzial eskainiko ditu euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz.
Batetik, Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala 2025eko urriaren 6an abiatuko da. Azken hamarkadan hezkuntza arautuan murriztuz joan dira kulturan berariaz trebatzeko guneak, eta irakasle edota gurasoen kultur begiradan eta errepertorioan eragina izan du horrek. Hutsune horri erantzuteko, ikastaro honek, alde batetik, hainbat kultur adierazpidetan alfabetatzeko urratsak egingo ditu, bai irakasle edo hezitzaile gisa kultur adierazpideak gorpuzteko eta interpretatzeko gaitasunak eskuratzeko, eta bai ikasleak kulturan alfabetatzeko kontuan hartu behar ditugun geruzak identifikatu ahal izateko.
Bestetik, Euskal kulturaren eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala 2026ko urtarrilaren 12an hasiko da. Formazio honen helburua da hezkuntza eragileei euskal kulturaren adarrak transmititzeko, sozializatzeko, jorratzeko eta partekatzeko estrategiak eta gakoak eskaintzea, baita Ikastetxeko Kultur Proiektuak egikaritzeko urrats eta prozedura zenbait ezagutzea ere.
Ikaselkarrek, gainera, bigarren mikrokredentzial honetan irakasle gisa ere parte hartuko du. Hain zuzen ere, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa helburu duen BAGOAZ proiektua izango du aztergai.
Bi ikastaroak hezkuntza eragile orori zuzenduta daude. Biak eginez gero, Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan Aditu diploma ere jasoko da.
Matrikula zabalik dago.
Informazio gehiago:
Otras entradas que pueden interesarte
Hezkuntza · 2026-04-29
"Jolasa tresna bikaina da ikasteko. Horregatik sortu ditugu KILI KILI ipuin jostagarriak" | Mikel Antia
Hezkuntza · 2026-04-22
"Ebaluazio hezitzailea dugu ardatz, planifikazioa, autorregulazioa eta feedbacka dira oinarri" | Maite Gomez
Hezkuntza · 2026-04-15
"Irakurtzen eta idazten ikasteko, gozatu egin behar da" | Junkal Lertxundi

