Blog

Estoniara bidaia pedagogikoan izan da Ikaselkar, Hik Hasiren eskutik

Hezkuntza · 2025-04-29 · Ikaselkar

Compartir

Estoniako hezkuntza sistema gertutik ezagutzea izan du helburu bidaiak.  35 laguneko taldea joan da bertara, eta hainbat bilera eta hartu-eman izan dituzte bertako ikastetxe eta hezkuntza eragileekin.

Ikaselkarreko zuzendari Edurne Soraluze eta hezkuntza arduradun Zigor Ibarzabal Estonian izan dira bidaia pedagogikoan. Hik Hasik antolatuta, hango hezkuntza sistema ezagutu eta aztertu asmoz joan dira. 35 laguneko taldea izan da bertan, apirilaren 21etik 26ra bitartean.

Tallinn eta Tartu hirietan izan dira. Ikastetxe desberdinak bisitatu dituzte, udaletako ordezkariekin bildu dira eta unibertsitateko irakasleekin hezkuntzaz eta digitalizazioaz aritu dira.

Estonian eredu dira hizkuntzari eta hezkuntzari ematen dioten garrantzian. Halaber, PISAko datuetan Estonia goiko mailetan dago azken urteetan. 2024an pentsamendu sortzailerako gaitasunean puntuazio altuenetakoa lortu duen herrialdea da. Digitalizazioari dagokionez, hezkuntzan lagungarri izan dadin ari dira garatzen. 

Ikusitakoarekin eta ikasitakoarekin pozik, orain hemen hausnartzen eta hobetzen jarraitzeko asmoz itzuli dira.