DBH · 2024-04-25 · Ikaselkar
EKI Frantsesa, Musika eta Teknologia arlo berrien aurkezpenak, maiatzean

Maiatzaren 8tik 16ra, EKI Frantsesa, Musika eta Teknologia arloen aurkezpenak egingo ditugu. DBHko irakasle guztiei zuzenduta daude eta aurretiaz izena ematea ezinbestekoa da.
EKI proiektua garatuz eta sendotuz doa. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, esanguratsuak dira azken urteotako berritasunak. Besteak beste, funtsezko konpetentzien ebaluazio hezigarria bideratzeko tresnak, diziplinarteko egoera errealak mailaz maila eta aniztasunari erantzuteko baliabideak sortu eta garatu ditugu (IDU - Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaleko estrategiak).
Horrekin batera, ikasgai berrien sorkuntza lanean aritu gara azken urteotan: EKI Frantsesa, Musika eta Teknologia. Musikaren kasuan, DBH 1etik 3ra eskaintzen da. EKI Frantsesa eta Teknologia arloak, berriz, Bigarren Hezkuntza osoan eskainiko dira datorren ikasturtetik aurrera.
Arlo berri hauen ikuspegi orokorra emateko helburuarekin, maiatzean hiru aurkezpen saio egingo ditugu, online, ikasmaterialen egileen eskutik. Saio guztiak 15:00etatik 16:30era egingo dira.
- EKI Frantsesa. Maiatzak 8 > IZENA EMAN
- EKI Musika. Maiatzak 15 > IZENA EMAN
- EKI Teknologia. Maiatzak 16 > IZENA EMAN
Saioak DBHko irakasle guztiei zuzenduta daude eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea.
Ikaselkar hezkuntza-argitaletxea
Curriculum berrira egokituta dauden ikasmaterial aurreratu eta egokienak irakasle guztien eskura jartzea du helburu Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak. Gure proiektuak ezagutu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta gustura joango gara zure zentrora:
943 22 58 76
ikaselkar@ikaselkar.eus

