eki DBH

EKI DBH 1-4

 

 Konpetentzietan oinarritutako ikas-irakaskuntza

  • Ikaslearen irteera-profila da abiapuntua eta helmuga.
  • Funtsezko konpetentziak ikasarloetan lantzen dira.
  • Diziplinarteko egoerak eskaintzen ditu, arlo desberdinetako edukiak eta helburuak uztartuz.
  • Konpetentzia digitala ikasarlo guztietan garatzen da [EKI Digcomp]

 Ikas-egoerak, konpetentziak eskuratzeko eta garatzeko

  • Ikas-egoera esanguratsu eta konplexuen aurrean jarriko ditugu ikasleak.
  • Oinarrizko jakintzak eskuratzeko, integratzeko eta egoera berrietara transferitzeko gai izango dira.
  • Adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa helburu.

 Ikuspegi inklusiboa eta aniztasunaren trataera (IDU)

  • Unitate bakoitzaren hasieran helburuak argi adierazten dira.
  • Aniztasunari erantzuteko baliabideak eskaintzen ditu.
  • Talde-lana eta elkarren arteko laguntza sustatzen du.

 Ebaluazio hezigarria

  • Ikaslearen garapen osoa aintzat hartzen du.
  • Behaketan, jarraipenean eta eguneroko lanean oinarritzen da ebaluazioa: AUTORREGULAZIOA eta AUTOEBALUAZIOA.
  • Hobeto ikasteko prozesuetan jartzen da azpimarra, ez da azkenengo emaitzan soilik oinarritzen.

 Euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kulturaren transmisioa

Ikas-irakaskuntzarako ingurune malguak

Ikastetxe bakoitzaren eta ikasleen beharretara erraz egokitzeko ikas-irakaskuntzarako ingurunea eratzeko malgutasuna eskaintzen du eki proiektuak.

 Ekigunea, paperezko liburua eta ingurune digitala uztartuz

  • Ikasleen motibazioa eta parte-hartzea sustatzen du.
  • Edukien lanketan laguntzen du eta ulermena errazten du.
  • Taldean lan egiteko eta ikasgela mundura irekitzeko aukera eskaintzen du.
  • Baliabide eta prozedura anitzek ezagutza partekatua eraikitzen laguntzen dute.
  • Ikasleen aniztasunari erantzuten dio.

 Saioka, ikaskuntza-irakaskuntzarako ingurune digitala 

  • Aniztasunari erantzuten dion IDU ikuspegia (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala).
  • Eduki moldagarriak, proposatutakoak egokitu edota eduki berriak sortzeko aukera, ibilbide pertsonalizatuak ahalbidetuz.
  • Ebaluazio hezitzailea bideratzeko tresnak: autozuzenketadun zein bestelako jarduerak eta jarduera ugari plataforman bertan egiteko.
  • Konpetentzien ebaluaziorako errubrikak txertatuta.
  • Ikasleen ikasketa prozesuaren unean uneko jarraipen zuzena eta feedback pertsonalizatua bideratzeko tresnak.
  • Ikasle-irakasle zein ikasle-ikasle arteko komunikazioa ahalbidetzen du.
  • Ikus-entzunezko baliabideak, ariketa interaktiboak edota norbere lanak garatzeko txantiloiak liburuan integratuta.
  • DBH 1etik 4ra arteko ikas-ibilbidea ikasleen eskura.

ZER BALIABIDE IZANGO DITUZUE GELAN?

 Irakaslearentzako baliabideak:

Proiektua gelaratu eta eguneroko planifikazioa egiten laguntzeko erremintak eta baliabideak izango dituzu beti eskura.

  • Gida didaktikoak. Unitate bakoitzaren gaineko azalpenak, erantzunak, jarraibideak eta iradokizunak izango dituzu gida didaktikoetan.
  • Ebaluaziorako tresnak. Jakintzen eta konpetentzien garapen-mailaren ebaluazioa bideratzeko jarraibideak edota jarduera espezifikoak eskaintzen dizkizugu. Halaber, errubrikak, irizpideak eta lorpen-mailak zehaztuta izango dituzu.
  • Tutoretza-bideoak. Eguneroko jardunean laguntzeko, eki proiektua erabiltzen trebatzeko bideo laburrak, baita proiektuaren egileek egindako prestakuntza-saioak ere eskaintzen dizkizugu.
  • Ikasmaterial digitala. Ingurune digitalera egokitutako ikasmateriala eskuratu ahal izango duzu.
  • Ekigunea. Liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. ikt.ekigunea.eus atarian proposatzen zaizkizuen aplikazioak eta ingurune digitalak erabiltzen trebatzeko tutoretza-bideoak dituzu bertan.

 Ikaslearentzako baliabideak:

Askotariko baliabideak izango ditu ikasleak eskura, erdietsi beharreko konpetentzia maila eta jakintzak eskura ditzan. Horrela, bakoitzaren ikasteko erritmoetara eta moldeetara egokitzen da ikas-irakaskuntza.

  • Ikaslearen liburua. Paperean zein digitalean, ikaslearen liburuak biltzen ditu ikasleak ikasturtean zehar landuko dituen eduki eta jarduera guztiak, hiru unitate didaktikotan banatuta.
  • Jarduera-fitxak. Unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria dira: grafikoak, txantiloiak, taulak, mapa kontzeptualak, inkestak…
  • Lan-koadernoak. Unitate didaktikoen osagarriak dira, lanketa sistematikoak biltzen dituztenak.
  • Ekigunea. Paperezko liburuaren ezinbesteko osagarria da, euskarri digitalak biltzen dituen ataria. Entzungaiak, ikus-entzunezkoak, animazioak, irudiak, jarduera osagarriak, konpetentzia digitala lantzeko fitxak eta informazio-testuak daude bertan.

 

 eki DIGCOMP

DigComp Europako herritarrentzako konpetentzia digitalen markoa du oinarri eki proiektuak. Hain zuzen ere, marko europarrak landu beharreko 5 eremu hauek zehazten ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.

Nola lantzen du eki proiektuak konpetentzia digitala? Datu-basea osatu dugu diziplina, maila eta jarduera tipologiaren arabera antolatuta. Kontsultatu nahi duzu? Eman izena ondorengo atarian: 

Konpetentzia Digitala EKI proiektuan - DIGCOMP

eki proiektua sakonago ezagutu nahi baduzu eta eskaintzen dituen materialak ikusi eta aztertu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.

  • eki proiektuaren ezaugarri eta gako nagusiak: