PRESTAKUNTZA PLANA

Prestakuntza plana

 

2020-21 ikasturtea

DBHko EKI eredu digitala: teknologia hezkuntzaren mesedetan

NOIZ:

2021eko apirilaren 27an, asteartea

ORDUTEGIA:

15:30etik 16:30era

IRAUPENA:

1 ordu

NORENTZAT:

Ikasgela digitalera jauzi egin nahi duten ikastetxeentzat eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen eskaintza digitala ezagutu nahi duen irakasle ororentzat.

LEKUA:

Online (zuzeneko saioa)

PREZIOA:

Doan

Helburua: Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen DBHko eskaintza digitala aurkeztea du helburu saioak.

  • EKI eredu digitalak bere baitan hartzen du konpetentzia digitalaren lanketa.
  • Ikaslea da ardatza. Teknologia erabiliz, sortzailea izango da, ikaskuntza-egoerak eskatuko dion produktua garatuz, modu autonomoan batzuetan, eta talde lanean besteetan.
  • Proposamen digital aurreratua, Moodle plataformaren gainean eratua dagoen ikasteko ingurune birtuala. Bertan txertatu dira ikasleek landu beharreko jarduera guztiak eta multimedia-baliabideak.
  • Ikasleek plataforman bertan bideratuko dituzte jarduerak, eta irakasleek une oro ikasleen jarraipena egiteko aukera dute.
  • Ikaskuntza pertsonalizatua ahalbidetzen du, ikasmateriala moldagarria baita. Irakasleek unitate didaktikoak egokitu ditzakete, proposatutako jarduerak moldatuz edo berriak txertatuz.

Aurkezpen saioak: EKI DBH FRANTSESA - MUSIKA - TEKNOLOGIA (Berriak!)

NOIZ:

2021eko apirilaren 21ean, asteazkena: Frantsesa eta Musika

2021eko apirilaren 22an, osteguna: Teknologia

ORDUTEGIA:

15:00etatik 16:00etara

IRAUPENA:

1 ordu (saio bakoitza)

LEKUA:

Online, zuzeneko saioak

PREZIOA:

Doan

Helburua: Frantsesa, Musika eta Teknologiako proposamen berriak plazaratuko ditu Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak 2021/22 ikasturtean EKI DBH proiektua osatzen jarraitzeko asmoz. Proposamenak sakonago ezagutzeko zuzeneko aurkezpen saioak antolatu dira (webinar formatoan).

Aurkezpen saioak: EKI DBH NATURAREN ZIENTZIAK - GIZARTE ZIENTZIAK - HIZKUNTZAK - MATEMATIKA

NOIZ:

2021eko maiatzaren 4an, asteartea: Naturaren Zientziak, Gizarte Zientziak eta Hizkuntzak.

2021eko maiatzaren 6an, osteguna: Matematika.

ORDUTEGIA:

15:30etik 16:30era

IRAUPENA:

1 ordu (saio bakoitza)

LEKUA:

Online, zuzeneko saioak.

PREZIOA:

Doan

Helburua: EKI proiektuaren baitan DBHko eskaintza osatzen duten diziplinen ikuspegi orokorra aurkeztea dute helburu saioek; konpententzia zientifiko-teknologikoa, konpetentzia sozial-zibikoa, konpetentzia matematikoa eta hizkuntzen trataera bateratua.

EKI LH 4.5 Diziplinartekoa

NOIZ:

apirilaren 14an

ORDUTEGIA:

9:00etatik 9:30era

EKI LH 4.5 Euskara

NOIZ:

apirilaren 14an

ORDUTEGIA:

9:30etik 10:30era

PREZIOA:

30 € irakasleko

EKI LH 4.5 Ingurunea

NOIZ:

apirilaren 14an

ORDUTEGIA:

10:30etik 11:30era

PREZIOA:

30 € irakasleko

EKI LH 4.5 Matematika

NOIZ:

apirilaren 15ean

ORDUTEGIA:

9:00etatik 10:00etara

PREZIOA:

30 € irakasleko

EKI LH 4.5 Lengua Castellana

NOIZ:

apirilaren 15ean

ORDUTEGIA:

10:00etik 11:00etara

PREZIOA:

30 € irakasleko

EKI LH 4.5 English

NOIZ:

apirilaren 15ean

ORDUTEGIA:

9:00etatik 11:00etara

PREZIOA:

30 € irakasleko

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika