HAUR HEZKUNTZA
- URTXINTXA proiektua
- 3 urte
- 4 urte
- 5 urte
- Material osagarriak
- Gidak
EAN:
100 Kontu ondo ezagutzeko zientzia, Batzuk: Zientzia mundua aztertzeko modua da, nola funtzionatzen duen jakiteko. Liburu interesgarri honi esker, gaztetxoek zientziaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango dute; Zer da Unibertsoa? Zenbat bihotz dituzte olagarroek? Nola laguntzen diete narbalek ozeanografoei? Zergatik da ezaguna Marie Curie zientzialaria? Eta Einstein? Zein da gogorragoa, altzairuzko haria ala armiarma-zeta? Zertarako erabiltzen da elektrizitate estatikoa?... Ezagutza liburu honek galdera horiei guztiei erantzuten die. Argibide zehatzek eta koloretako irudi ikusgarriek osatzen dute liburua.
EAN:
Lur eta Amets, Atzaparra Zubian, Unai Elorriaga: Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko lanak egitera zigortu dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen lamiei deitu eta guztien artean amaituko dute zubia.
EAN:
Lur eta Amets, Baiona Ttipiko piratak, Uxue Alberdi: Baionan, 1600. urteko egun batean, ustekabean gurutzatu ziren Parisko gorteko dama pinpirin batzuen eta pirata abenturazale batzuen istorioak; zer dela eta... dantzaldi batera joateko soineko batengatik, alajaina.
EAN:
Lur eta Amets. Ezagutu Euskal Herriaren historia, Elkar: Galdera-erantzunen bidez, jokalaria Euskal Herriaren historian murgilaraztea du helburu.
EAN:
Lur eta Amets, Gurarien harria, Uxue Alberdi: Gasteizen, XIV. mendean egiten ziren hainbat lanbideren berri ematen digu istorio honek eta aldi berean erakutsiko dugu desioak betetzeko magiarik eraginkorrena norbere buruarenganako konfiantza eta lana direla.
EAN:
Lur eta Amets, Haizeak eraman zuen mapa, Uxue Alberdi: Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren mutil-laguna da eta Tuterako Musa II.a agintariaren zalditegiko langilea. Buruzagi gazteak badu amets bat: baskoien erresuma sortzea. Ametsek erresuma berriaren lehenengo zirriborroa irudikatuko du mapa batean.