PRESTAKUNTZA PLANA

Prestakuntza plana

 

2020-21 ikasturtea

AURKEZPENA | KIMU proiektuaren ezaugarri nagusiak: Euskara eta Literatura, Matematika eta Erronka [ONLINE]

NOIZ:

2021eko maiatzaren 24an, astelehena

ORDUTEGIA:

16:30etik 17:30era

IRAUPENA:

Ordubete

NORENTZAT:

Lehen Hezkuntzako irakasleentzat (LH 1-2-3)

LEKUA:

Online (zuzeneko saioa)

PREZIOA:

Doan

OHARRA:

Online saioa ZOOM bidez egingo da eta KIMU proiektuaren egileek eskainiko dute.

Ikaselkarrek sortu berri duen KIMU proiektua aurkeztea izango du helburu saioak. Lehen Hezkuntzako lehen ziklora bideratuta dago; ikaslearen errealitatetik hurbil dauden egoeretatik eta bizipenetatik abiatuta, KIMUk jakintzagai berrietara jolasaren eta esperimentazioaren bidez gerturatzeko gonbidapena egiten du.

Proiektuaren oinarri orokorrak azaldu eta 3 proposamen didaktikoen gerturatzea egingo da aurkezpen saioan.

  • ERRONKA: Erronka bakoitzean egoera bat da ikaskuntzaren eragile eta motibazio iturri. Sormena sustatuz, eztabaida eta ikuspuntu desberdinak sortuz eta jakin-mina piztuz.
  • EUSKARA ETA LITERATURA: Idazten eta irakurtzen ikasteko, idatzi eta irakurri egin behar da; probatuz, eta behin eta berriz saiatuz. Literaturarekin eta hizkuntzarekin jolastuz eta gozatuz.
  • MATEMATIKA: Hurbileko errealitatea betaurreko matematikoak jantzita ikusteko eta ulertzeko proposamena. Matematikoki arrazoitzeko eta argudiatzeko, komunikatzeko, adierazteko eta edukien arteko loturak egiteko trebatuko da ikaslea.

Ikusi eta deskargatu KIMU katalogoa [PDF].

DBHko EKI eredu digitala: teknologia hezkuntzaren mesedetan

NOIZ:

2021eko apirilaren 27an, asteartea

ORDUTEGIA:

15:30etik 16:30era

IRAUPENA:

1 ordu

NORENTZAT:

Ikasgela digitalera jauzi egin nahi duten ikastetxeentzat eta Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen eskaintza digitala ezagutu nahi duen irakasle ororentzat.

LEKUA:

Online (zuzeneko saioa)

PREZIOA:

Doan

Helburua: Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen DBHko eskaintza digitala aurkeztea du helburu saioak.

  • EKI eredu digitalak bere baitan hartzen du konpetentzia digitalaren lanketa.
  • Ikaslea da ardatza. Teknologia erabiliz, sortzailea izango da, ikaskuntza-egoerak eskatuko dion produktua garatuz, modu autonomoan batzuetan, eta talde lanean besteetan.
  • Proposamen digital aurreratua, Moodle plataformaren gainean eratua dagoen ikasteko ingurune birtuala. Bertan txertatu dira ikasleek landu beharreko jarduera guztiak eta multimedia-baliabideak.
  • Ikasleek plataforman bertan bideratuko dituzte jarduerak, eta irakasleek une oro ikasleen jarraipena egiteko aukera dute.
  • Ikaskuntza pertsonalizatua ahalbidetzen du, ikasmateriala moldagarria baita. Irakasleek unitate didaktikoak egokitu ditzakete, proposatutako jarduerak moldatuz edo berriak txertatuz.

Aurkezpen saioak: EKI DBH FRANTSESA - MUSIKA - TEKNOLOGIA (Berriak!)

NOIZ:

2021eko apirilaren 21ean, asteazkena: Frantsesa eta Musika

2021eko apirilaren 22an, osteguna: Teknologia

ORDUTEGIA:

15:00etatik 16:00etara

IRAUPENA:

1 ordu (saio bakoitza)

LEKUA:

Online, zuzeneko saioak

PREZIOA:

Doan

Helburua: Frantsesa, Musika eta Teknologiako proposamen berriak plazaratuko ditu Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak 2021/22 ikasturtean EKI DBH proiektua osatzen jarraitzeko asmoz. Proposamenak sakonago ezagutzeko zuzeneko aurkezpen saioak antolatu dira (webinar formatoan).

Aurkezpen saioak: EKI DBH NATURAREN ZIENTZIAK - GIZARTE ZIENTZIAK - HIZKUNTZAK - MATEMATIKA

NOIZ:

2021eko maiatzaren 4an, asteartea: Naturaren Zientziak, Gizarte Zientziak eta Hizkuntzak.

2021eko maiatzaren 6an, osteguna: Matematika.

ORDUTEGIA:

15:30etik 16:30era

IRAUPENA:

1 ordu (saio bakoitza)

LEKUA:

Online, zuzeneko saioak.

PREZIOA:

Doan

Helburua: EKI proiektuaren baitan DBHko eskaintza osatzen duten diziplinen ikuspegi orokorra aurkeztea dute helburu saioek; konpententzia zientifiko-teknologikoa, konpetentzia sozial-zibikoa, konpetentzia matematikoa eta hizkuntzen trataera bateratua.

Ce site Web utilise des cookies pour faciliter la navigation et pour l'analyse statistique. Si vous poursuivez votre navigation, nous comprendrons que vous acceptez leur utilisation. Si vous souhaitez plus d'informations, consultez
Politique des Cookies
OK